EdozeINTRO (herriko jaixetan): eta HIRU

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-08-06 18:43

introbertsioa@gmail.com 1659804335513

Zein da jaien funtzioa, edo balioa, herri baten dinamikan? Bere nortasunean, bere aniztasun eta kohesioan... Hemen ari garen koordenaden barruan, nire ustez: herritarrak elkartzea. Etxe, talde eta ildo ezberdinetakoak. Batez ere, urtean zehar zaila bada, leku, denbora edo ohitura faltan.

  • LEKUA, herriko plazan. Bere zentzu zabalenean.

Hori da, nire ustez, lehen klabea: plaza zabaltzea. Eta bigarrena: zubi transbertsalak erraztea. Urte osorako ere gero eta zabalago utziz, plaza. Taberna bateko barra edo terraza baino aise zabalagoa, espazio fisiko gisa ez ezik, eremu sozial, kultural eta ludiko gisa ere.

Noski, etxe eta taldeetan ere plan bereziak egiten dira, jaietan. Baina ez dago DENBORA falta, 3-5 egun luzeetan zehar.

  • Demagun lau eguneko jai-programa tipiko eta eskematiko bat: 1-Patroiaren eguna. 2-Haurren eguna. 3-Gazteen eguna. 4-Adinekoen eguna.

1-Patroiaren egunean, txupinazotik hasten dira erritu herrikoi aski zabalak, eta biziak, plazan. Eta plaza herrian zehar zabaltzen duten kalejirak bezalakoak. Ez hain bizi eta zabalak, hurrengo egunetan, maiz. Azken gaueko Gaixoa ni  agurrean berpiztu arte.

  • Zer ordu tarteak izate dira, bada –herri bazkari edo afariez gain–, plazarako klabeak? Goizez, 12:00-14:00. Arratsaldez, 19:00-21:00. Gauez, 23:00-01:00. 

2-Haurren egunean, goizean goizetik, hau-jolasak eta. Baina ezin dira bazkal ordura arte luzatu. Ezta arratsalde osoa antzerki eta txokolatada batez bete ere, afal ordura arte. Haur txikiekin guraso gazteak egoten dira, edo aitatxi-amatxiak. Urte osoan egoten dira, eskolako patioan, eta parkean. Ezin ditugu bakarrik utzi, jaietan.

Nola egon hor, bada, zaintzan? Haur handiek landu dezakete gaia eskolan, eta nerabeek institutuan. Talde eta etxeko lan gisa.

3-Gazteen egunean, gazte bazkaria. Zer edo zer ezberdin, aurten? Eta bazkalondoa, beti eta denek, berdin? Ezin da gehiago zabaldu. Gazte gehiagori, beren bazkalondo ezberdinekin.

Gero, arratsaldeko edo gaueko kontzertuak.  Zer taldeak? Tira, ia ezinezkoa da herriko gazteen sakelakoetako musikariak ekartzea. Baina herrian badaude musikari gazteak. Zergatik ez egin leku bat, telonero edo kolaboratzaile gisa? Eta garajean, edo Musika Eskolan, landu.

4-Adinekoen egunean, pilota, herri kirolak, bertsolariak, mariatxiak...  Merezi dute, plaza erdi hutsik egonda? Tira, agian ez gara ondoko herriraino ere joango haietako bat ikustera, baina herriko jaietan gure gurasoei edo aitatxi-amatxiei zor diegu, hor egon, eta txalo egitea.

  • OHITURA landu, gure arteko hutsune eta tarteak betetzekoa.

 "Mugadun hutsune" kanta. DENA taldea


Utzi iruzkina: