Afrik(i)a naiz
Ez Afrika kontinentea, Pangearen erdiko parte finkoa, eta Kantzer eta Kaprikornioko tropikoen arteko trinkoa. Topiko kabroi eta kantzerigenoen polo grabitatorioa. BAIzik eta Kapuszinski edo Aldekoaren "ozeanoa", edo "planeta" –Eguzki sistem(i)ako biziduna, habitatua, bizia, biziatua...
BAI, egia da: ni naizen guztia ez da Afrika, eta ni naizen Afrika guztia BAIno milaka Afrika gehiago daude. Afrika bera ez BAIta inoiz nire BAItan hasi edo amaitzen. Ni inoiz ez naizen bezala Afrikan bertan afrikatzen. BAIna egia da, BAIta ere, norBAIt hasten denean nonBAIt, zerBAIt –nolaBAIt– afrikatzen, ni ere hasten naizela –nire BAItatik, eta nire erara–, erabat afrikatuta amaitu arte.
- "Afrikia" naiz –honela deitu diot Afrika eta bion arteko lotura sinbiotiko ezin asimetrikoagoari.
Izan ere, Afrika ni –aldian aldi– alderik alde zeharkatutako plaka tektoniko edota talka sismikoa den bitartean –haize, hodei edo iBAI bat bezain harroa edo idorra–, ni Afrikaren milaka geruzen artean irristatutako oihal edo ehundura zati, edo ohol, metal edo kristal hautsi... BAIzik ez naiz.
Estera bat lurrean, Nigeriako Ibadan hiriko iparraldeko Akobo auzoko etxe baten atarian –Idiriko errepidetik hurbil–. BAI ateko gortina bat, Mali erdialdeko –Niger eta Bani iBAIen elkarguneko– Mopti hiriko Du Fleuve eta De l'Independance etorbideen artean. BAI sare hedatu bat, Rwanda eta Burundi arteko Rweru lakuko uretan. BAI ator bat, lehortzera hedatua, Angolako Huambo...
- BAI, aitor dut: Google Maps aplikazioan bilatu eta baliatu ditut nire balizko biki dizigotiko afrikar horiek. Afrika eta bion arteko loturaren desproportzioaren isla gisa.
Konparazio gisa, hona zenBAIt film dokumentaletatik hartuak, testuinguru gehiagorik gabe: BAI jantzi hedatu bat Senegalgo Abéneko etxe baten ondoan. BAI ohe bateko maindirea, Kongoko E.D.-ko mendebaldeko Bukavuko Pamri ospitalean. BAI argazki erre bat, futbol zelaia izandako hilerri batean, Casablancan. BAI ikurrin polisario bat, Tindufeko Auserd wilayako daira batean...
Hona –BAIna beste orden batean; zeuk zeure erara ordenatu– testuinguruetako zantzu batzuk: 1981 urtea, ekainak 20, 600 bat gorpu. Bortxaketak arma gisa erabilitako gatazka ahaztu bat. 16 urteko neska bat, bere umea besoetan. Mutil batzuk, plastikozko ur botila batekin futbolean...
- Ez galdetu, ahaztu BAItitut –eta Googlen bilatu beharko– BAI dokumentalen izenburuak, BAI egileen izenak, BAI protagonistenak –paperik eta minutu bateko agerpenik ere gabeak, batzuk.
BAI, irakurritako edo irakurtzeko –ez galdetu zer multzoko– orri bat BAIno ez naiz, Scego, Emezi, Gurnah, Maaluf, Kouroma, Tadjo, Mokedden, Shoneyin, Soyinka, Adebayo, Adichie, Bugui, Okri, Nwapa, Ekwensi, Armah, Aidoo, Achaari, Emecheta, Oyeyemi, Chiziane... idazleen liburu batean.
BAIna ez ditut nire BAItako eztaBAIda eta BAIeztapen antzuak idatziz jaso behar, hemen. BAIzik eta egiten ari naizen mapan kokatu. Goiko irudian Afrika –eta goiko aldean gu–, orain arte osatu dudan neurrian, eta oraindik ari naizen eskalan –hain txikia, Historiarekin ere ez BAInaiz hasi, ia.
- Etnien izen eta kokapenak biltzeko Euskaldunon Egunkariaren Munduko Atlasa (Harluxet, 1997) baliatu dut. Gaurkotu beharrak dira, ezBAIrik gabe.
Euskarazko Wikipediako orriak bezala, Afrikako gaietan. Gaurkotu, osatu, doitu, duindu... behar dira. LehenBAIlehen, BAIna hasteko gogoari eta ikasteko gozoari presarik ez presiorik jarri gabe.
Animatzen al zara, lan talde batean egitera? Ado animatuko den norBAIt ezagutzen al duzu?
Sei taldekide bilduz gero, BAIetz euskarazko Wikipedia – Afrikako gaietan– 12 osoenen artean jarri! BAI eta 6 osoenen artean ere, hamabi bilduz gero.
Afrikari zor diogu, eta geure buruari ere BAI.
Angel naiz –izengoitiaz, "Angelu Villa"–, eta nire e-maila da: introbertsioa@gmail.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: