EdozeINTRO (herriko jaixetan): BI

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-07-30 12:52

introbertsioa@gmail.com 1659178540546

BAT atalean jai herrikoien lerro orokor batzuk ukitu ditut, ikuspegi INTRO eta pertsonal batetik, beti ere. BI honetan saiatuko naiz gehiago sakontzen. Hori bai, motxila pertsonalaren zamak ito gabe. Ez naiz inola herritar eredugarria. Buru edo begi fidagarrikoa ere ez. Zerbait deformatua edo desorekatua ikusiz gero, mesedez, esan.

Gure haur garaian ilusio handiz hartzen genituen herriko jaiak. Magiaz bezala agertzen ziren luze esperatutako jai-pizgarriak: su-ziriak, tira-pitxon eta jokuetako sariak, petardo eta izozki saltzaileak... Gero, Errege Magoak gurasoak zirela ikasi bezala –eta zergatik etxe batzuetan jostailu hobeak uzten zituzten–, ikasiko genuen jai-elementu ezberdinen itzal logikoa.

Gure haurren kasuan, berriz, haiek badakite Olentzeroa nor den gurasook azaldu aurretik. Eta jai-pizgarri gehienak –suak, barrakak, txiringitoak, ikuskizunak...– ez dira hain magikoak ere. Zer ikasten dute, herriko jai-dinamikaz, nerabe edo gazte arora hurbildu ahala?

  • Kasu honetan, zer ikasi du INTRO joerako gazte batek? Nola?

Egoera ezberdinen eskema sinple bat eginez: koadrila jai-zale bat duena (A) –jai-programan inplikatu (A1), edo ez (A2)–. Eta ez duena (B) –koadrila bat eduki (B1), edo ez (B2)–.

Asko baloratzekoa da A1 gazteen eragina, noski. Hauek gabe ez dago jairik, ez jaiak zabaltzerik. Halere, nago A2 gazteak direla herriko jaietan nagusi. Ez diot kopuru aldetik, soilik. Grabitate zentroa, haiena da.

Eta ez herriko jaietan, soilik. Herriko aisialdi eremuetan ere: asteburuak, tabernak, biltokiak, ekitaldi bereziak... Haur garaitik nagusi den ildo batean: errekreo orduan, jolas-tokian, joko-zelaian...

Oso eskema sinplea da, ez sartu gero pertsona edo talde konkretuak, barruan. Faktoreak atera, beren konplexutasunean:

  • Nor eta zer den zentrala, zer eta nor marjinala, orbitala, nola...

Herriko jaietan zentratuz, A2 gazteek paper aktiboa hartzen dute, baina "beren jaien" programa partikularrean. Asko sinplifikatuz, hau ere: bazkaria+poteoa+afaria+poteoa (BPAP).

Ez da soilik antolatzean non egin zer, zenbat lagun, nor zertaz arduratu... Bilatzen da jende zentrala mahai edo barra erdian kokatzea. Eta jende marjinala, hutsik geratzen diren lekuetan.

Zer gertatzen da, bada, 10 gaztetatik 7-8 sartzen badira, (ia) egunero, BPAP programan? INTRO joera altuko bi gaztetatik bat. Eta bestea –B1 edo B2 izan–, jaietatik kanpo geratu.        

  • Galdera eta galera latzak dira. Saiatuko naiz erantzuteko klaberen bat bilatzen, HIRU atalean.

"Loreak bide ertzetan" kanta. HILBERA taldea


Utzi iruzkina: