ARRAUN BARRAREKIN
Kaixo denoiri berriz ere! Bueno ba, oraingoan bizkarra lantzeko momentua iritsi da.
Teknika honako hau da: Zutik oinak semiflexionatuak ditugula, ipurdia piskat atera eta besoak luze estentsioan beheraka. Pisua gora eramango dugu ukondoak flexionatuz, eta hori egiterakoan eskapulak elkartuko ditugu.
Ariketa honetan Bizkarra, dortsal zabala, biribil nagusia, atzeko deltoideak, erronboideak eta trapezioa lantzen dira. Bigarren mailan, besoetako muskulu flexoreak lantzen dira, hau da, bizeps brakiala, aurreko brakiala eta supinatzaile luzea.
Ariketa hau egiteko hainbat modu desberdin edo aldaera daude eta hemen utziko dizkizuegu horietako batzuk:
1. moldaera: Arrauna barrarekin, alderantzizko heldulekuarekin
Lantzen diren giharrak: Bizkarra, bizepsa, abdomeneko mugarriak
2. moldaera: Arraun inbertitua, oraingoan, ariketa berdina izango da, baina barra geldik egongo da eta guk gure gorputza bertatik zintzilik izango dugu, barra gure gorputzera gerturatu beharrean, gure gorputza gerturatuko dugu barrara.
Lantzen diren giharrak: Bizepsa, abdomeneko mugarriak
3. moldaera: Remo tente barrarekin
Zutik jarriko gara bizkarra zuzen dugularik eta barra gora eta bera mugituko dugu gure gorputzarekiko paralelo, sorbalden mugimendua eginez eta ukondoak tolestuz.
Lantzen diren giharrak: Bizepsa, sorbaldak eta abdomen giharrak.
KONTUZ!!! Hauek dira ariketa honetan egiten ohi diren hainbat akats:
- Bizkarra lurrarekiko paralelo ez edukitzea hasierako posizioa
- Eskumuturrekin bihurdura edo mugimendu behartuak egitea
- Pelbisaren gehiegizko anteversio-mugimendua edo atzerabertsioa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: