CR7 VS MESSI

ilikemiblog 1456147834767 ILIKEMIBLOG | 2011-02-14 15:15
3

Azken urtetan polemika asko egon da, zein jokalari den onena  Messi edo Cristiano Ronaldo. Jende gehienak Messi-ren alde egiten du baina ala ere Cristiano Ronaldo ez da geratzen atzean. Gainera orain dela gutxi Messi-k urrezko baloia jaso du, hau da urteko jokalari onena izendatuta. Jende guztia ez dago ados zuk zer uste duzu ?

EMAN ZURE IRITZIA!!!!

Nire ustez bi jokalariak oso onak dira, baina uste dut Messi pixka bat hobea dela askoz gehiago erakutsi duelako. Cristiano Ronaldo ere ez da geratzen atzean baina uste dut jokoa asko berotzen denean burua joaten zaiola eta ez duela erakusten dakien dena esan beharra dago CR Manchesterren jolasten zuenean hobeto jolasten zuen eta Real Madrilera etorri denetik okerrago jolasten ari dela. Nire iritziz Real Madrilen pisu dena berak eramaten du eta hori oso txarra da jokalariarentzako eta taldearentzako. Messik ere baditu gauza txarrak, batzuetan, oso berekoia da eta ez du taldean jokatzen. Nahiz eta munduko jokalari honetarikoenak izan, batzuetan ez dute batere ondo jolasten.

Nahiz eta bi jokalariak onak izan, Messi gustukoagoa dut gauzak hobeto egiten dituelako eta taldeko lana hobeto betetzen duelako

Beñat Gerreiro

Beñat Gerreiro 2011-02-17 09:35 #1

Onerako edo txarrerako, Espainiako ligako goren gorenean dauden bi taldeak dira Bartzelona eta Real Madril. Bakoitzak, bere kartak ditu eta kartarik preziatuenen artean daude talde bakoitzaren izarrak: Leo Messi (argentinarra, Bartzelonako izarra eta urrezko baloia irabazi berri duen jokalaria) batetik eta Cristiano Ronaldo (portugaldarra, hau ere munduko jokalari onena izandakoa, Manchesterren, eta orain Real Madrileko jokalari nabarmenduena) bestetik.

Bien artean berdeguneko onena aukeratzea benetan zaila da, biak baitira benetan beste planeta bateko jokalariak. Nik Messi hobea dela esango nuke, baina ez bakarrik egiten dituen jokaldiengatik eta sartzen dituen gol erabakigarriengatik, baizik era futbol estadiotik kanpora erakusten duen oldarkortasunagatik. Behin baino gehiagotan ikusi dugu portugaldarra kazetarien aurrean hitz itsusiak esaten eta egungo gazteei egin behar ez diren gauzak erakusten. Inoiz ez dugu ikusi Messi horrelakorik egiten. Hala ere, niretzako Imanol Agirretxe da ligako jokalaririk onena baina bi extralurtar horien artean Messi aukeratuko nuke, zalantzarik gabe.

Bera, umeok, ez kopiatu Cristanok egiten dituen gauzak baizik eta Messik egiten dituenak, eta animatu Reala, falta egiten du eta!!!

Beñat Gerreiro

Aran Nerea

Aran Nerea 2011-02-28 15:40 #2

Gure ustez, Messi jokalari hobea da. Agian, baloiarekin biak dira oso onak baina errespetuaren aldetik nahiago dugu Messi.

CR oso harro harroa da, Messi berriz oso umila iruditzen zaigu batzuetan berak nahi dituen gauza guztiak egin arren baloiarekin. Ahala eta guztiz ere baloiarekin gauza horiek egiten ditu , egiten dakizkielako, beste edozeinek ere jankingo balitu egingo zituen eta bera den artistarentzat oso umila da eta oso gutxi txuleatzen du.

Aupa Messi =)

Carolina

Carolina 2011-03-11 11:07 #3

Kaixooo!

Nire ustez Messi onena da. Gainera bere izateko izaera  gogoko dut oso zintzoa delako eta hori sareetan edo beak egiten duten lanetan ikusten da.Alderantziz  Cristiano Ronaldo ez dut batere gogoko oso pertsona harroputza ikusten delako.

Messii :))

Utzi iruzkina: