AGENDA 21
BALIO AL DU AGENDA 21-EK?
Uste dugu Eskola Agenda 21 kanpaina eta horrelako beste batzuk ez dute ezertarako balio. Uste dut kanpaina hau jasotzen duten gazte denek ez dietela kasu handirik egiten.Badakigu oso gai garrantzitsuak planteatzen direla baina balio al du zerbaitetarako?
Ekintza asko egiten dira honen inguruan urtean zehar eta proposamen asko bidaltzen dira udaletxera, baina uste dugu udaletxeak ez duela kasurik egiten. Beraz guk ikasleok egiten dugun esfortzuak ez du ezertarako balio. Eskola bakoitzeko klase bakoitzetik bina ordezkari aukeratzen dira eta eskola bakoitzean bi astetik behin batzen dira hitz egiteko eta ondoren informazioa gainerako ikasleei kontatzeko. Ondoren urte bukaeran planteamendu eta zalantza guztiak udaletxera bidaltzen dira. Uste dugu agenda 21-eko planteamendua ona dela baina al eta guztiz ere gure iritziz jendeak interes gutxi jartzen du.
EMAN ZURE IRITZIA!!!
Iruzkinak
ana 2011-02-17 16:26 #1

Aupaaaa ! Anaa naiz :P

Nire ustez, agenda21 oso soberan dago.

Horrelako ekintzak denbora galtzeko besterik ez dute balio. Gainera, zuek esan dezuten bezala, udaletxean kasurik ez dute egiten.

Behin ni joan nitzen ordezkariaren ordezkari bezala udaletxera. Gizurrak besterik ez zuten esaten. Adibidez, guk, kaleak ur-txorro potenteekin ez garbitzeko eskatu genion. Lourdesek (alkatesak), horrelakorik ez zutela egiten erantzun zigun. Gizur galanta! Hurrengo goizean eskolara nindoanean, kale-garbitzaileak ikusi niuten ur-txorro potenteekin garbitzen.

Beraz, nik agenda 21 kentzeko esango nuke.

Muxu hani bat. Aguuuur ! :)

Beñat Gerreiro eta Mikel Albistegi 2011-02-24 09:47 #2

Epa Mikel eta Aitor:

Asko gustatzen zaigu zuen blogaren garapena eta oso gai interesgarriak aukeratzen ari zaretela iruditzen zaigu. Agenda 21eri buruz hitz egin duzuen artikuluaz mintzatuko gara testu labur honetan.

Esan beharra dago arrazoia daukazuela ehuneko ehunean. EA21ek oso gai interesgarriak eramaten ditu eskoletara, bai ikasleek egiteko lanen bidez, bai etortzen diren bertako langileen bidez. Talde honi eskerrak ematea bakarrik geratzen zaigu, oso garrantzitsua delako gaur egun gure planetaren egoera. Guri, honetaz gaztetxoak kontzientziatzea benetan bikaina iruditzen zaigu, baina, egiten al diote jaramon gazteek Agenda 21en egiten denari? Zuek esan bezala, urte asko ibiltzen gara gai honekin gora eta behera eta egunero ikus dezakegu gure herrian zaborra leku guztietatik. Adibidez, poltsak lurrean, errekak zikinkeria bat eginik...

Guk, gure blogean (Jagoblog) esan dugun bezala, arazo korapilatsu honetarako irtenbidea gurasoentzako saio berezi batzuk gertatzea da, hau da, nagusientzako (batez ere seme-alabak dituztenentzako) A21a prestatzea. Hauen lana gero seme-alabei erakustea izango litzateke. Oraingo irtenbidea baina sinpleagoa eta erabilgarriagoa da, ez da?

Bueno, zuek jarraitu blog dotore hau lantzen eta komentario zoragarri hauek egiten. Gero arte!

Beñat eta Mikel

Utzi iruzkina: