Sarean bueltaka badakizue denetik aurkitzen
dela. Ba ona hemen niri interesgarriak iruditzen zaizkidan 5 Blog ezberdinen
lotura eta komentario laburtxo bat.
Pripublikarrak : Bilbon sorturiko talde feminista
da. Blogean, ekitaldi kultural, lehiaketa, giza eskubideen aldeko borroka
egitarauak eta bestelako ekintzen gaineko informazio anitz eta irekia aurki
daiteke. Astero dago mugimenduan eta oso interesgarria izan liteke
edozeinentzat, begiratu bakarrik ez dago.
Txapa Irratia: Orain dela 20 urte pasa, Bergarako
gazte batzuk ekin zioten frekuentzi modularreko uhinak astintzeari. Hasieran
eraikuntza baten lurpeko lokalean eta geroago Bergarako kartzela zaharra den
gaur egungo Gaztetxean.
Irrati txikia, baina gogorra. Azkenik lortu
dute beraien irratsaioak munduko edozein lekutaraino heldu haraztea. Eta ez
hori bakarrik, Euskal Herriko beste zenbait irrati librerekin lotura estua bai
dute, eta horrela haiek gure ordenagailutik entzuteko aukera ere eskaintzen
dute beraien blogean.
HellDorado: Gasteizko kultur elkarte bat da.
Edo hala deitzen diote bertakoek behintzat. Egia esan, Euskal Herrian dagoen
kontzertu sala onenetariko bat da (nire ustez noski). Bertan antolatzen diren
musika kontzertuak oso interesgarriak dira, eta estilo desberdinetako musika
egoten da entzungai, naiz eta rokanrola den beraien plater fuertea. Edariak
prezio egokia dute bertan, eta dekorazioa ikustekoa da. Giroa berriz, ezin
hobea musika entzuten duzunean geldirik egon ezin den ohietakoa bazara.
Blogean, antolatzen dituzten ekitaldi guztien
gaineko informazioa erraz kontsultatu daiteke, oso argi ageri bai da guztia.
Bernardo Atxaga: Bai, Bernardo Atxagak ere
badu blog bat. Asko gustatu zait, bere idazkera gogoko dudalako, eta bertan
bere zenbait idatzi irakurtzeko aukera ematen duelako. Gainera, nahi izanez
gero,iritzi bat utzi eta berarekin hitzak partekatzea posible da, denok
dakizuen bezala.
Espacio Abisal: 1996an, artista talde batek
Bilboko kultur ekintzari oinarri eta leku egoki bat emateko asmoz, elkarte
kultural hau sortu zuten. Ez zen irabazi ekonomikorik lortzeko asmoz egin,
baizik eta artista independenteek babesleku bat izan zezaten.
Bilboko Hernani kalean topatuko duzue berau,
baina lehenbizi beraien blogari begirada on bat botatzea gomendatzen dizuet.
Oso interesgarria da, eta Abisalen aurrera eramaten diren kultur ekintza
guztien gaineko informazioa aurki daiteke. Ia astero ekitaldiren bat ematen da
eta beraz, gaiaren gainean informatuak egotea nahi baduzue, begia gainetik ez
kentzeko esango nizueke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: