INIZIAZO ERRITKOAK 2

ikt 1456147806988 iktlander | 2010-02-19 10:26
1

2010/02/19: Inormazioa bilketa bi zatitan banatu dugu Leire eta nere artean. Nik informazio orokorra bilatu eta nire hitzez sarrera moduko bat osatu dut:


INIZIAZO ERRITOA

Iniziazio erritoa, pertsona batek talde baten kide izan, edo dohain zehatz batzuen jabe dela adierazteko gauzatu behar duen froga da. Tradizioz, hainbat tributan iniziazio erritoak heldutasunerako pausotzat hartzen diren froga fisiko gogorrak dira, eta hauek gainditu ondoren ingurukoen errespetua lortzen da. Gaur egun ere, talde etniko berezi edo tribu indigenetan, ohitura berbera jarraitzen da.

Hala ere, itxuraz oso desberdinak diren arren, gaur egungo gizartean ere hainbat iniziazio errito ditugu.

Hasteko aipagarriak dira erlijioarekin loturikoak. Erlijio katolikoan esaterako, bataioa edota jaunartzea iniziazio erritoak dira, baita sekten kasuan taldekide izateko eman beharreko pausoak ere.

Horretaz gain, gaur egungo gizartean gazteok egiten ditugun hainbat ekintza ere, mota honetako erritotzat har litezke, (selektibitateko azterketa, gida-baimena lortzea etab...) eta heldutasunerako pauso moduan hartzen ditugu. Bestalde, hainbat adituren ustetan, droga kontsumoa, ausardia erakusteko froga arriskutsuak etab...-ek ere lotura handia dute helduen munduaren parte izateko nahiarekin, eta beraz baita iniziazio erritoarekin ere.

Munduan zehar, hainbat errito desberdin aurki daitezke eta horietariko asko, deigarriak eta ulertezinak dira guretzat, hona hemen adibide zehatz batzuk:


Alex

Alex 2010-02-19 23:22 #1

Testuak itxura ona du. Dena den blogean lanaren aipamena jarriko nuke nik. Testua bai baina osorik dagoenean grabatzeko prest. <br />


Utzi iruzkina: