"...salala, rikiri...Durangon dardaraka haize hotzarekin!!"
Atzo kalean bi graduko tenperatura izatea ez zen aitzakia izan, hainbat
herrialdeetako gazteak zein helduak Durangon biltzeko jaietako azken
eguna osapatzeko. Batzuk, herriko plazan Txato Plato eta BaRRiKaDa
ikusten zuten bitartean besteak berriz, txosnetako gunean Ki-sap,
Trapatoni Circus Band eta .................. AMAYUR!!!! Nahiz eta Barrikadan jende pilo bildu dudarik gabe Amayur taldeak izan zen
talderik bizidunena! Agian hotziturik ez gelditzeko izan zen baina ez zegoen pertsona bat ere ez dantzan aritu gabe...
"... salala, rikiriki, salala, rikiri,
dutxan dardaraka ur hotzarekin!!"
edo hobeto esanda
"...Durangon dardaraka haize hotzarekin!!"
Hala ere, jende guztia ez zegoen kalean hotza pasatzen, bazegoen jedea ere bero-bero Kafe Antzokian jaia botatzen.
5.30tan
Amayur taldeak bere kontzertua bukatu eta danak txostera jaon ziren
dantzatzen eta edaten jarraitzera. Pixkanaka-pixkanaka kaleko giroa
amatatzen joan zen... bai giroa Kafe Antzokian zegoelako, bai giroa
trenean zegoelako etxerako biderantz...!!
Bistan da, ez dagoela aitzakiarik jairen bat galtzeko, are gehiago Durangoko jaiak...Hotza izanik ere gazteok Durangoko jaietan!
JAI HERRIKOIAK AUZO GUZTIETAN!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: