Gu ta gutarrak: bertso berriak eta lagun zaharrak

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-10-26 12:06

GU TA GUTARRAK lana kaleratu dute Igor Elortza eta Unai Iturriagak, 11kanta biltzen dituen CDa

CDa egonezinez dabiltzanentzat internet bidez erosi ahal izango da 15 euroren truk, www.lanku.com helbidean eta gainontzekoek Durangoko Azokararte itxaron beharko dugu gure alea eskuratzeko.

Hala da bai, "Zazpi eskale" proiekturarekin egin zuten bezala, herriz herri ibili ondoren iritsi zaio "Gu ta gutarrak" bertso ikuskizunari egindako lanaren uzta CD batean biltzeko garaia.

7 eskaletik 5 gutar

Gu ta gutarrak ikuskizuna bost pertsonak osatzen dute: Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek (letrak, ahotsak), Josu Zabalak (akordeoia, soinu txikia), Aitor Rubiok (kitarrajolea) eta Xanpek (bateria).

Euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei, amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariekin sorturiko doinuz jantzirik. Gutako bakoitzaren baitan bizi diren hamaika gutarrei buruzko bertsokantak.  

Datozen emanaldiak

Azaroak 9: Durango

 Azaroak 10: Donostia 

 Azaroak  17: Azkoitia

 Azaroak 23:  Altsasu

 Azarok 24 : Arrigorriaga

Inbidia pixka batekin geratu zaren gutar bat baldin bazara, hona hemen zure txokoa  www.gutagutarrak.org eta beste zenbait bitxikeri.

 


Utzi iruzkina: