Eztarriko korapil sendoa, gaztetxe bat eta Latzen.
Zenbat buru...hainbat txalo ta oihu. Esaldia bota zuena ez zen medikua baina ederki asmatu zuen. Horrelakoa izan baitzen urriaren 29a laudiora LATZEN musika taldearen kontzertua ikustera hurbildu ziren guztientzako. Ez da harritzekoa. Izan ere, hainbeste herri, hainbeste gazte, hainbeste kanta zeharkatu zituen taldeak Euskal Herrian 10 kontzertuko bira bat egingo zuela DVD bat grabatzeko urte mordoa pasa ta gero iragartzeak jende andana mugiarazi du. Riezu, Laudio, Ondarru, Gernika...eztarriko korapil sendoa betiko gordetzeko oroitzapen goxoa.
Zita jarria zegoen, gaueko 21:30etan gaztetxean. Sarrerak 20:00tan salgai jarri eta hamar minutu nahikoa izan ziren agortzeko. Kanpoan ilada luzea, kontzertua ikustera etorri eta bide beretik alde egin behar izan zutenak. Antibiotikoa 270 pertsona, lau pareten artean estenatoki txiki bat, barra eta bokatak. Nork egingo zion uko horrelako plan bati?
Ez Ibarretxek ez inork. Denetariko entzulegoa bertaratu baitzen, 15 urtetatik 35 urtera bitartekoa. Kanpoan hotz, barruan bero. Kriston giroa. Kriston jendetza. Kriston kontzertua.
Eta bitartean, nire buruari galdetzen diot; gauzak beti ondo ateratzea gure esku balego...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: