Elkarrizketa Alaini

ikasleak 1456147783958 ahotsuren fanatikoak | 2010-05-11 08:44

I-:Kaixo, gaur Olabide Ikastolako ikasle batekin egongo gara minutu batzuk berarekin hitz egiten, bere izena Alain Fernandez da eta grafitiak egiten ditu.
Kaixo Alain zer moduz?
A-: Ondo nago, azken egun hauetan pixka bat azterketaz beteta baina ondo nago.
I-:Noiz hasi zinen graffitiak egiten?
A-:Lehenaldian irakasle batekin egin nituen baina gero nire herrian hasi nintzen egiten hortik nire afizioa.
I-: Graffiti handiak egiten dituzu kaletik edo bakarrik leku itxietan?
A-:Bai graffiti handiak eta gainera kale erdian egiten ditut. Adibidez egun batean entrenamendutik atera bezain laister abandonatuta zegoen etxe batera joan nintzen graffitia egitera, baina beste aldean jendea zegoen, baina ez zitzaidan inporta. Beti bizikleta ondoan daukat norbait etortzen bada azkar joateko.
I-: Oso interesgarria izan da kontatu diguzun gauzak eta espero dugu graffitiak egiten jarraitzea. Eskerrik asko Alain.
A-: Ez horregatik!



Utzi iruzkina: