Aurkezpena

heliosrtx76@gmail.com 1679422476383 Ideiak josten | 2023-03-21 19:11
1 1

Espazio berri bat betetzeko asmoa dut. Oker ez banago, honako hauek Jon Sarasuaren hitzak dira: "nire burutik hasita espazioak euskaraz betetzen saiatzen naiz, edozein kasutan ere, hori delako egin dezakedana, egin nahi dudana, eta niretzat zentzua duena" Bestela, barka nazala benetako egileak .

Gaurko datarekin, twitter-en dudan kontuan ikusi dut 9.782 txio argitaratu ditudala orain arte. Hortaz, esan daiteke helburu horretan ibili naizela: lagundu dut espazio bat betetzen, bestelako xedeak ere jomugan izan ditudan arren.

Lehen txio hura idazterakoan, ez nuen xede hori esplizituki aipatuta, baina maiz aitortu dut horixe dela, esaterako, sare sozialetan parte hartzeko dudan arrazoi nagusietako bat: egotea, leku bat nik ere euskaraz betetzea.

Orain, hemen, toki berri batean neure burua kokatzeaz gain, hizkuntzarekin ere jolastu nahiko nuke, trebatu, ikasi, ideiekin jostun lana egiteko gogoz. Asko miresten dudan sortzaile aparta batek dioenez, ni-tik ariko naiz, plaza “publiko” honetan.

twitter: BlogakEus

2023-03-27 08:51 #1

Ongi etorri gure komunitatera! Eta zorte on bide berrian!


Utzi iruzkina: