Vasaren 1.etapa: Sälen- Risberg
Txabolan lo egin dugun lehen gaua da. Kanpoan 12º zero azpitik, baina barruan epeltasuna nabari da. Goizean komunetik pasatzea da lehen eginkizuna eta orduan konturatu naiz emakumeek zein zaila daukaten. Eskiatzeko monoa jantzita neukan eta erropa gehienak kendu behar izan ditut komunean. Esan beharra dago komuneko tenperatura kanpokoaren berdina dela eta komuneko tapa altxa eta elurra bistan dagoela.
Gosaldu eta gero Sälenera joan gara furgonetaz. Eskiak jantzi eta Vasaloppeteko irteera berean hasi gara. Berehala 3 Km.ko aldapa gogorra igo behar izan dugu. Gero, material bilketan hasi gara. Atzoko proban eskiatzaileek botatako edo galdutako gorro, buff eta bestelakoak jaso ditugu. Gezurra dirudi zenbat prenda bildu daitekeen 15.000 eskiatzaile pasa diren tokian.
Bide erdian, 25 Km. egin ondoren, Josu genuen zain furgonetarekin bazkari pasada egiteko. Urdaiazpikoa, txorixoa, gazta, txokolatea, fruitu lehorrak... izaten da gure bazkaria. Aurretik ere zerbait jaten dugu bidean. Gero beste 10 Km. egin eta iritsi gara Risbergeko txabolara. Furgonetatik trasteak hartu eta txabolara eraman ditugu. Gero, sua piztu eta arropak lehortzen jarri, aldatu eta argazkiak ordenadorera pasatzea dira gure egitekoak. Ondoren, Nagore hasten da afaria prestatzen eta egunean-egunean hobea jartzen du gainera: pasta, kux-kux, arroza, purea... Afal ondorengo tertuliaren ostean denok zakura.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: