Nire Aurkezpena

No profile photo Euskaloga | 2019-05-03 17:24
1

Ni 15 urteko mutil Euskalduna naiz. 2003ko irailak 14 an jaio nintzen Gurutzetan, Barakaldon, baina nire jaioterria Portugalete da. Orain Portugaleten eta Plentzian bizi naiz. erdi Ingelesa naiz, nire aita Ingalaterrakoa delako

Ni pertsona aktibo bat naiz, gauzak egitea gustatzen zaidalako. Gauza hauen artean “lagunekin ateratzea”, kirola egitea, bideo jolasetara jolastu, telebista ikusi, animaliekin egon, etab.

Lehen esan dudan bezala kirola egiten dut, eta egiten dudan kirola saskibaloia da. Saskibaloia nire gauzarik gustukoena eta entretenigarria da.

Jendearekin hitz egitea gustatzen zait, gauza berriak jakin ahal ditudalako eta askotan konbertzasio bila nabil. Beste aldetik, arazoren bat badago nire lagunen artean eta beste norbaiten artean, ni hor nago laguntzeko, adibidez, azken partiduan, konflikto bat izan genuen nire taldekide batek, nik eta beste taldeko bik. Eskuzabala izatea gustuko dut, eta izatean ondo sentitzen naiz.

Batsutan tontakeriak egitea gustuko ditut, baina beste batsutan nahigabe ateratzen zaizkit. Lan bat egin behar dudanean, ondo egitea gustuko dut, eta ahal dudan gehiena egiten saiatzen naiz.

Behin eraman dut korrikaren armarria, eta lehen esan dudan bezala, nire kirolik gustukoena saskibaloia da eta saskibaloian 9 urtez egon naiz jolasten. Orain, gure taldea gure kategoria baino altuago batean gaude, baina ondo gabiltza.

Ahotsarekin “Gurasoen ez-entzunezko soinua egin dezaket”, eta ez dakit, baina uste dut agian munduko errekor bat izan ahal dela :).

twitter: BlogakEus

2019-05-06 09:56 #1

Ongi etorri Blogak.eus komunitatera! Animo zure ibilbide berrian!


Utzi iruzkina: