"Muerte a Jacinto"
Jacinto bizitzarekin nazkatuta dago.
Egunero, bere izena eskelen artean
alferrik bilatu ostean,
horoskopoa begiratzen du
Libra kamioi batek harrapatuko duela
irakurriko duen esperantzaz.
Egunero esertzen da banku horretan,
pintadaren zati bat estaliz,
idatzitakoa norbaitek serio noiz hartuko zain.
Baina Jacintok badaki, azkenean,
berak egin beharko duela lan zikina.
Badaki, bere buruaz beste egin ezean,
garbitu beharko duela sukaldea.
Iruzkinak
2020-10-20 09:18 #1
Ongi etorri Blogak.eus komunitatera! Animo bide berrian!
Utzi iruzkina: