Euskaraz seguruago kanpaina Kontseiluaren eskutik
Euskaraz bai dinamikaren helburu nagusia da herri
mailako gizarte-eragileek eta entitateek, instituzioek eta norbanakoek
euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoak hartu eta betetzea.
Konpromisoak hartzea baino garrantzitsuagoa da
horiek betetzea. Jakina da entitate konpromiso-hartzaileek oztopoak topatzen
dituztela barne-mailako zenbait neurri garatzeko orduan, hala nola, aseguruak.
Prozedura
Herrietako enpresak, saltegiak eta era guztietako entitateak gonbidatuko ditugu beren aseguruak euskaratzera. Horretarako, eskaria beren aseguru-bulegoari edota aseguru-etxeari luzatzea proposatuko diegu. Bide batez, Kontseilua zuzenean jarriko da harremanetan aseguru-etxe horiekin, euskarazko zerbitzua eskaintzeko eskaria luzatzeko, eskatzaileen izenean.
Parte-hartzaileak
Ekimenean ere parte hartuko dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak.
Norbanakoak
ere gonbidatu nahi ditugu bere aseguru-etxeei eskariak egitera. Horretarako,
herriz herriko ikastola eta ikastetxeetako guraso eta irakasleei,
euskaltegietako ikasleei, eta euskara talde eta kultur taldeetako kideei ere
egingo diegu parte hartzeko deia.
Euskaraz seguruago kanpainak aseguru-etxeek eskaintzen diguten zerbitzua euskaraz ere jasotzea du helburu.
Norbanako euskaltzaleei ere luzatzen dizuegu Euskaraz seguruago kanpainan parte hartzeko deia.
Zure aseguru-etxeari asegurua euskaratzeko eskaria eginez. Horretarako, web orri honetan bertan topatuko duzun eskabide-orriaren bi ale inprimatu, bete eta zure aseguru-etxeari edota bitartekariari eraman, aldatu nahi duzun aseguruaren kopia gehituta. Eskabidearen ale bati sarrera-zigilua jartzeko eskatu aseguru-etxeari, eta zuretzat gorde.
Eta
bestetik, aseguru-etxe nagusiei luzatuko zaien eskari zabalean parte hartzea.
Horretarako, eta parte hartu nahi izanez gero, bete zure datuak Kontseiluak
bidal diezaien aseguru-etxeei, baita zure izenean ere, aseguruak euskaratzeko
eskaria (irakurri).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: