Ez da niri gertatutakoa, baina joan den astean Deustuko Unibertsitateko irakasle batek kontatua. Irakasle lanetan hasi zen lehendabiziko egunean, institutu edo eskola batean, euren lekuetan jartzeko agindu zien ikasleei. Denek egin omen zioten kasu, neskato bat izan ezik. Neskatoa irakaslearen mahaiaren parean zutik zegoen. Irakasleak jartzeko esan zion berriro eta neskatoak ezetz, "tócame" desafiozko hitza boteaz. Ez dakit istorioa nola amaitu zen kontatu zuen edo nik ez ote nion entzun.

Ez dakit zer arraio zerabilkiokeen neskatoari burutik. Euskaraz esan izan balu duda gutxiago izango genuke. Interpretazioa edozein dela ere, neskato harek bazekikeen irakasleak ezin zuela ez ukitu ez jo, eta horretaz baliatzen zen irakasle hasiberri prakagorria estukura ederrean jartzeko.

Badakizue, ogibide guztiek dute bere alde iluna, paradisu guztiek, bere sugea duten bezalatsu.

Iruzkinak
Ander 2007-10-28 19:02 #1

Utzi iruzkina: