gomendatzeko liburuak

hiltegizar 1456147667920 Hiltegi zaharra barriztetan | 2007-10-16 22:05
2

Hemen jar genezake (genitzake) gure (geure) gustoko (gustuko) liburuen gaineko burutazioak.

Ander

Ander 2007-11-26 12:11 #1

Egun hauek bereziak izan dira, egun triste eta gogorrak. Hala eta guztiz ere, aurrera egin behar, burua eta gogoa nolabait engainatuta. Idazteari ekin diot asteotan gogor, pena eta amorrua ahaztu guran. Hitzaldi interesgarria egiteko zoria suertatu zitzaidan lehenik, Deustuan. Euskararen historian gaur daukagun espezialistarik goraipatuena zegoen publikoan eta berarekin afalondoa konpartitzeko egokiera izan nuen. Buruhauste ederrak eman dizkion hitz bati buruz aritu ginen, 1596eko refranes y Sentencias bilduman ageri den hapax bati buruz mintzatu ginen, beste gauza askoren artean. Hola dio aipatu bildumako 7. errefrauak:

Bihotza eta zentzuna / guduan dira beharrago / iskilluak baino.

Animotsu nengoen eta erronka hartu nuen. "Itxistek neure eskuetan, Joseba" botata hitzaren jatorria asmatzeko erronka hartu nuen. Horretxetan, besteak beste, aritu naiz hemen izan ez naizen denboran. Horrek ezinbestean aspaldian amestuta neukan alor batean sartzeko bidea erraztu dit: txorien mundu zoragarrian. Bereziki okilari eta eskilasoari jarraitu diet orpoz orpo. Oraindik burutu gabe daukadan ikerketa honetan euskara ederrean idatzitako Mikel Azurmendi filosofoaren Euskal Nortasunaren Animaliak (Euskal ahozkerarako animali-metaforaren inguruan) saioa izan zait oso lagungarria. Gaur gomendatu nahiko nizkizuekeen liburuetariko bat da. Hasiera-hasierako pasartetxoa transkribatuta konformatuko naiz gaurkoan: "Inork ez du zepo, tranpa edo sarerik porsiakaso ezartzen; inork ez du aidera tirorik botatzen, eror litekeen uso-menturan. Ez. Zelatan eta paradan erne egon eta gero, usainak jarraitu eta kabi-zuloak atxeman ondoren bakarrik egiten dugu guzti hori. Nire lan hau sare-hedatzea izan da, zepo bat ezartzea besterik ez". Mikel Azurmendi lehenagotik ere ezagutzen nuen, berea baita gustukoa dudan beste saiakera liburu interesgarri bat: Nombrar, embrujar. Para una historia del sometimiento de la cultura oral en el País Vasco. Eta txoriekin amaitzeko, azken gomendioak, euskarazkoaren eta espainolezkoaren ondoren, ingelesezko bi: Charles de Key-ren Bird Gods eta klasiko-klasikoa den sir James George Frazer-en The Golden Bough: A Study in Magic and Religion. Azken hau liburukote ederra da, baina hain klasiko handia izanik, euskaraz ere badaukagu, liburuki bitan Klasikoak bilduman hainz zuzen ere: Urrezko Adarra, gai hauek gustuko dituenarentzat oso gomendagarria.

Izengabea

Izengabea 2007-11-26 12:14 #2

Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburua gomendatzen dut.

2001. urtean argitaratu izan zen. Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen eta dozena erdi bat hizkuntzatara itzuli dira bere obrak.

Filologia ikasketak egin zituen eta oso era errezean idazten du, grazia eta humore finoarekin.

Hain gaztea izanda harrigarria da ikusteak nola lortzen duen agure baten azalaren barruan sartzea.

Utzi iruzkina: