Aste honetan honetaz
Hamen parauko doguz astero-astero gai bati buruzko iritziak
1.- Errege, erregina, printze, printzesa, infante, infanta eta gainerakoak mantendu eta pairatu behar ditu ala mirestu eta men egin?
2.- Zikiratze kimikoa. Zer egin bortzatzaile porrokatuekin?
3.- Musika-eta denon ondarea da edo musikarien lan eta izerdiaren fruitu pribatua? Ordaindu egin behar da ala ebste gabe hartu egin daiteke?
4.- Edanda gidatzeagatik-eta kartzelara eraman gaitzakete, bidezkoa deritzozu?
5.- Bideokamarez josita: segurantza ala intimitatea?
6.- Gasteen ixkuntxa verria: arriskutsua da?
7.- Emigranteei edonola etortzea galerazterik bai?
8.- Musulmanek eskolara beloa eta guzti joateko eskubiderik ba ote dute? ala tokian-tokiko kulturara moldatu eta makurtu behar dira?
9-Heriotz zigorra
Iruzkinak
2007-10-21 11:02 #1

Nik ez dakit erregeren familia mantendu beharko genuke a la ez, baina nire ustez bere aurrekontuak garbi egon behar dira eta gustiok jakin ahal izango genuke zertan gastatzen duten dirua.

Errentako zergan aukera eman zenezakeen norbeak, nahi badu (elisarekin egiten den bezala), haien soldatak, yateak, autoak, etb.. ordaindu ditzala.

Gauza bat argi dago, orain dela hogeitamar urte gure Erregeek europako pobreenak ziren baina orain haien ondasuna askoz zabalagoa da, eta hori jadanik, geure poltsikotik atera da.

Nik nire zergan aukeratzeko eskubidea banu ez nuke familia hau finantziatuko.

asier 2007-10-25 12:18 #2

Nik beste gai bat proposatu nuke; Aste honetan hedabide guztietan agertu den kasuak harritu nau. Asturiaseko hamaika urteko neska bat, haurdun dago.

Hau dela eta, hainbat berriketan, mota guztietako "adituek" beraien iritziak ematen dituzte. Aztertzen dute ea bortxaketa bat izan zen, zer egin dezaketen erasotzailerekin eta abar.

Nire aburuz, eta berdin dit legearekin ados egon ala ez, inork hamaika urteko neska batekin sexu harremanak izan baditu, zuzen-zuzenean erietxera eraman behar dute. Ez zait axola neskaren adostasuna edo ez adostasuna, niretzat bortxaketa bat da eta kitto.

Beste aldetik, jadanik entzuna daukat, neska ezin dela abortatu, umeen eskubideak direla eta. Benetan horrelakoak entzutea beste basakeria bat baino ez da. Hamaika urtekin ez dago ama izaterik, eta ez dut uste, artaburu horiek neska horren aurrean hain argi eta garbi esango dutenik.

GARBIÑE 2007-11-20 19:16 #3

Aurreko artikuloan esaten den bezala ni ere berri honekin harrituta geratu nintzen, nola ahal da hamaika urteko neska haurdun egon?

Beharbada ni ez nago gazteen munduan baina iruditzen zait normalean, hamaika urteko neskak ez duela pentzatzen sexo harremanetan . Ez dut esango mutiletan ez direla pentzaten baina horretatik sexu harremanetara bide luze ibili behar da.

Gure buruari galdetu behar diogu zer egiten dugu txarto?, askatasuna izan daiteke, guk gure gurasoek baino askatasun handiagoa daukagu, eta horren erruz horretako gauzak gertatzen dira.

Azken asteetan ez dugu entzun soilik berri hori, beste berri ere entzun genuen, hau da, gure komunitatean urtero gutxi gorabehera

15nesk hamabost urtekoak ama izanten dira , eta 14 urteko kopuru berdina, orduan esan dezakegu askatasun gehiagorekin eta informazio gehiagorekin kopurua gehiegi dela. Zer egin honekin?

Ander 2007-11-26 18:32 #4

«Arkeologia antropologikoa eta arkeologia linguistikoa: iskilluak eta okila»

In memoriam

Zutoi Ros Cubas

(1966-2007)

Diodan hasteko eta bat, lan apal baina ausart hau lehenik RSeko iskillu lexema azaltzeko linguistikatik abiaturiko eta linguistikan oinarrituriko saio bat dela. Ikerketak, alabaina, okil lexema ekarri dit azterpidera, ez deus ex machina, baina formaz batetik eta zentzu translazio metaforikoz bestetik, aurrekoarekin nolabaiteko lotura antzeman diodalako. Hortik saioaren titulua eta antropologia kulturalean edo arkeologia antropolo­gikoan egin dudan sartu-irten intromisoa. Alabaina, garbi ere izan dut hitz maileguez esango dudan hauxe: Inork ez du zepo, tranpa edo sarerik porsiakaso ezartzen; inork ez du aidera tirorik botatzen, eror litekeen uso-menturan[1]. Tiroan huts egin daitekeen arriskua onartuta, lapikorako presa ona izan daitekeen zurira edo zuri ustekora zuzendu dut oraingoan iskillua. Aizu bekit atrebentzia eta probetxuzkoa izan bekizue ahalegina.

Ausardia ausardia, deplauki sinesten dugu honelako hipotesiek behar-beharrezkoa duten egiantza hatsarrean, eta linguistikatik antropologia kulturalera egindako jauzi honek ez daukala oraingoz soberan. Gure egiten ditugu, beraz, erabili behar dugun gaiari buruzko Marco V. García Quintelaren hitz zuhurrak[2]:

“La interpretación debe ser evidente, no se admite ningún tipo de tortura de los textos para encajarlos en la interpretación buscada. Lo que no quiere decir que sea sencilla, pues la «evidencia» sólo puede serlo en un marco histórico dado”.

Adibide eta zubi errazagoak aukera genitzakeen, hapax bat beti edo gehienetan alde arrotzean egongo baita, eta arrotza izango da, bada, hara hurbiltzeko eta handik abiatzeko edozein bide. Baina ez dugu aparteko interesik disziplina bien arteko elkarlana nabarmentzeko edo aldarrikatzeko gogorik. Gure asmo eta abiapuntuak iskillu dauka jomuga, horrek markatzen duelarik ibilbidea, malkartsua eta akaso irteerarik gabekoa izan daitekeela aldez aurretik ondo badakigu ere.

Esanak esanda, sar gaitezen gaian. Iskillu hitza RS obran dauden hapax askotariko bat baino ez da, edo erdi-hapaxa iskillos lagun daukala kontuan hartzen badugu. Testu zaharretan, ez aurrekoetan ez eta ondokoetan ere, beste inon testatu gabea izateari, urrundik ere alderagarri zaion beste forma propiorik nahiz arrotzik ez aurkitzea gaineratu behar zaio, hitzaren historia asmatzea bereziki zaila suertatuz. Izan ere, jakin ondo dakigu geroko testuetan, bereziki XX. mendekoetan, aurkitzen ditugun testigantzak Larramendiri[3] zor zaizkiola, eta orduz gero arma hitza erabiltzeko konplexua izan duten lexikografo gipuzkoarraren jarraitzaile garbizaleei.

Bi hauek dira iskillua eta iskillos erakusten diguten RSeko errefrauak:

7. Bioça ta zençuna Coraçón y entendimiento

guduan dira beharrago en la guerra son más necessarias

ysquilluac baño. que las armas.

404. Butroeco meniacgayti Por las treguas de Butrón

ez ysquilosay echi. No dexes las armas.

[1] Hitz hauek ematen diote hasiera Mikel Azurmendi filosofoak oraindik orain behar besteko oihartzuna akaso izan ez duen eta aurtengoan hogei urte bete dituen saiakera paregabe bati: Euskal nortasunaren animaliak. Euskal ahozkerarako animali-metaforaren inguruan. Baroja, Donostia, 1987.

[2] El Pasado Legendario. Mitos Hispánicos. La edad Antigua, Madrid, Ediciones Akal, 2001, 17. or.

[3] Larramendik ez bazuen hitz hau RSeko 7. errefrautik ezagutu, ez eta 404.etik berreraiki, beste errefrauren batean edo beste nonbait aurkitu behar izan zuen, Joseba Lakarrak ondo frogatzen duenez, Refranes y Sentencias (1596). Ikerketa eta edizioa. Bilbao, 1996, Euskaltzaindia, 251. or. Honek frogatu baino ez luke egingo, hitzak pentsatu baino zabalkunde handixeagoa izan zuela.

Mertxe 2007-12-02 04:47 #5

Etorkinei mespretxua eta mesfidantza

Nire auzo bat Brasildarra da, eta orain dela bederatzi urte etorkizun hobe bila, gure herrira etorri zen bere senarrarekin.

Bi urteren buruan alaba bat eduki zuten, eta alaba lau urte bete zituenean desleialtasun arazoengatik banandu izan ziren.

Orduz geroztik, emakumeak lagun asko eduki ditu, batez ere, hegoamerikarrak, baina arabiarrak, txinatarrak eta afrikarrak ere bai, mundu guztietako lagunak, espainiarrak izan ezik.

Hemengo jendeak sorbaldaren gainean begiratzen dio.

Hemendik gutxira Brasilera joango da betirako, ez du nahi bere alabarentzat berak pairatu dituen mespretxua eta mesfidantza.

Eta guk, hemen harro-harro etorkinei begira.

Noren errua da?

Mertxe 2007-12-08 11:46 #6

Etorkinen gaiarekin jarraituz, nire etxearen ondoan, eliza bat dago, eta noizean behin etorkin gazte bat ikusten dut.

Joan den egunean berarekin hitz egiteko parada eduki nuen.

Kontatu zidan errumaniarra zela eta Santurzin bizi zela ama, emazte eta bi seme-alabekin.

Hasiera-batean ezin nuen sinetsi, zeren oso gaztea baitzirudien. Berak esan zidan hogeita bi urte zeuzkala eta bere herrian oso goiz ezkonten direla, alegia, hamabost edo hamasei urterekin, hortaz, normala zela hogeita bi urterekin bi seme-alaba edukitzea.

Galdetu nionean, ea hain gaztea izanda zergatik ez zuela lan egiten, harrituta geratu nintzen berak agiri bat erakutsi zidanean.

Agiri hori ofiziala zen, zigilu eta guzti, eta han jarri zuen ezin zuela lan egin 2009 urtera arte.

Nola da posible agintariak baimen horiek sinatzea?

Zer espero dute haiengandik, gose hilik geratzeak, gaizkilearen munduan sartzeak edo beharbada hemen hiru urte behargorrian egon ondoren heuren herrira etsituta itzultzeak?.

Baina, hori gutxi izango balitz, elizan, erretoreak esan zuen elizatik kanpo dauden txiroei dirua eman ez geniezaiela haiei baizik, eta gehitu zuen, haiek dirua ondo kudeatzen dutela, elizaren beharrizan handientzat. Orduan, nik neure buruari honako hau galdetu nion: Zeintzuk izango diren elizaren beharrizan handiak?

2008-01-17 23:25 #7
nik uste dut etorkinak etortzen badira bizimodu hobetzeko etortzen direla eta hori ez dugu ahastu behar, haien egoera izango bazina, zer egingo zenuke zuk ?
Utzi iruzkina: