Pantaila erraldoiak Bilbon eta Bizkaia osoan, finala ikusteko

hilera 1456147660990 Ibon Hilera | 2012-05-08 18:42

Athletic-Atletico de Madrid finala (20:45) Bilboko puntu ezberdinetan ezarritako pantaila erraldoietan ikusi ahal izango da. Bizkaiko hainbat herritan ere pantailak erraldoiak jartzea erabaki dute, Europa Leagueko finala jai-giroan ikusi ahal izateko. Bilbon: - Plaza Barrian. - Egaña kaleko 3. zenbakian. - Garcia Riveron bi pantaila jarriko dituzte. - Moraza Plazan. - Santutxun hiru pantaila izango dira: Arsuagan, Karmelon eta Iturriagan. - Funikular Plazan. - La Casillako pabilioian. - San Mamesen. Sarrerak salgai jarri eta bost ordutara agortu ziren. Basaurin: - Bizkotxalde parkean. Amorebieta-Etxanon: - Zelaieta Parkean (txosna bat jarriko dute alboan). Getxon: - Algortako Geltoki Plazan. - Erromoko Santa Eugenia Plazan. Galdakaon: - Urreta, Usansolo eta Aperribai tabernak dauden zonaldean. Durangon: - Plateruenan. Gernikan: - Jai-Alai frontoian. Ermuan: - San Pelaio parkean. Trapagan: - Udal kiroldegian. Mungian: - Frontoian. Ortuellan: - Aretxaga Plazan. - En la plaza Aretxaga. Portugaleten: - Merkatu Plazan 700 aulki jarriko dituzte. Erreserba egiteko hiru euro ordaindu beharko dira. Loiun: - Zabaloetxe frontoian. Zallan: - Euskadi Plazan. Elorrion, Muruetan eta Matienan ere pantaila erraldoiak jarriko dituzte.


Utzi iruzkina: