Zientziak-letrak eta bestelako dikotomia ez onuragarrien aurrean, begirada aldaketa da bidea!
Nerea Leturia irakasleak Berriako iritzi-artikuluan azaldu du zein den ibilbide humanistikoa aukeratzen duten ikasleekiko gutxiestea. USEn Latina eta Greziera ikasten duten ikasleei nota lortzeko aukera gutxiago uzteak, ondorio zuena du haien aukera akademikoetan. Eta bukle horretan sartuta, handik eta hemendik justifikatu egiten da letrek ez dutela interesik sortzen haien artean, ezta jendartean ere ... eta abar. Burrunba amaiezin hori ere ez da kasualitatea, logika kapitalista heteropatriarkal suntsitzailearen ikuspegitik sustariko ildo bat baizik. Garbi dut (eta ez naiz bakarra) badela beste bide bat; Interdependienteak gara honetan ere bai, zientziak-letrak eta bestelako bitartasun bortitzak gaindituz gero, hau da, elkarrekin lan eginez gero, jendarte gisa denok irabazle suertatuko gara: bizitzako eremu orotan begirada zabalagoa izanda, mundua hobetzeko erabaki hobeak hartzeko aukera. Baina, akaso, ez da hori helburua ... Feminismoak hainbestetan aldarrikatzen duen denendako bizitza bizigarriak lortzea, bizitza bera erdigunean jartzearen alde ari gara? Sinergiak biltzeko unean gaude.
Aurten UEUk antolatu duen "STEAM eta generoa gelan txertatzeko klabeak" ikastaroan hau izan da nire proiektu xumearen ardatza. BEGIRADA ALDAKETAREN BILA: lankidetzaren aldeko ahotsak eta argudioak bildu, emakumeen ikusezintasunaren mekanismo batzuk azaldu, begirada zabaleko emakume erreferente batzuk hurbildu eta gure inguru hurbilean guztion ekarpenak beharrezkoak direla aldarrikatu. (DBHko 2. ziklo/Batxilergoko ikasleentzako sekuentzia didaktikoan euskaraz, modu libre eta erabilgarrian aritzeko aukerak dadue. Horra hor berrerabilgarria den proposamena! Hobetzeko prest!)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: