[Elkarrizketa Argian] Digitalizazio arduratsua: DBH 1 eta 2

[Elkarrizketa Argian] Digitalizazio arduratsua: DBH 1 eta 2 Hezitzaile bat sarean | 2026-07-17 12:48

[Elkarrizketa Argian] Digitalizazio arduratsua: DBH 1 eta 2

Proiektu honetan parte hartzeko aukera izugarri gozatu nuen. Iametza lantaldeak tradizioz lan handia egin du lizentzia libreko euskarazko baliabideak sortzen, eta pentsatu zuten estrategikoa zela Bigarren Hezkuntzan digitalizazio arduratsuan jartzea fokua. Baden beharrarekin, buru-belarri ekin genion erronkari eta hauxe emaitza:

☑️ 18 saio/6 eduki bloketan: Ingurune digitalean libre eta era arduratsuan aritzen gara. Badakizu nora doazen gure datuak? Alternatibak. Zenbat kutsatzen dugu mundu digitalean? Teknologia eta hizkuntza gutxituak. Mundu digitala ez dago indarkeriaz salbu.
☑️ DBH 1. eta DBH 2. mailan lantzeko.
☑️ Erabat malgua den proposamena, edozein hezitzaileren beharretara moldatzeko modukoa.
☑️ Saio bakoitzean sarrera-lanketa-ondorioak begizta.

Non eskura daiteke?  EIMA katalogoa eta IAMETZA APIKA STEAM laborategian

DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat sortutako proposamena bada ere, aproposa izan daiteke digitalizazio arduratsurako bidea egiten hasi nahi duen edonorentzat, xede nagusia baitu hurbiltzen direnengan kontzientzia digitala aktibatzea. 

Eskerrik asko, Haize eta Argia, horren berri emateagatik!

“Ikasleak ez dira kontziente eremu digitalean dena dagoela ideologiaz josita eta ezer ez dela neutrala”


Utzi iruzkina: