Edupunka [edo XXI. mendeko hezkuntzan transgresio bidezidorrak gogora ekartzen]

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2023-09-20 17:00

make@ni.eus 1695236694486

Edupunk manifestua [2010]

1. Klaseak elkarrizketak dira.
2. Erlazioa dinamikoa da eta dinamika erlazionatu egiten da.
3. Izan hipertestuala eta multilineala, heterogeneoa eta heterodoxoa.
4. Edupunka ez da ikasgelan gertatzen dena, da mundua bera ikasgelan.
5. Izan zaitez ibiltarien gisakoa... ibiliz egin bidea.
6. Bitartekari izan, ez ezagutzaren neurtzaile.
7. Burua hautsi rolak sortzeko zure batzordean, sortzen dituzunean horiei burua hautsi.
8. Rolek izan behar dute emergenteak, balioaniztunak eta ikusezinak.
9. Asumitu aldaketa, jarrera kontua baino ez da.
10. Sentitu lan kolektiboaren parte.
11. Ez izan TB, interpelatu benetan zure ingurukoak.
12. Zabaldu mezua, leherrarazi inguruko lau hormak.
13. Nahasi, kopiatu, jabetu, kuxkuxeatu, jolastu, aldatu, burutu, derrapatu.
14. Pikutara bidali erreal/birtual aurkakotasuna.
15. Lankidetzarik gabe, hezkuntza fikzioa da.
16. Izan aktore zure inguruan, ikertu ekintzaren bidez.
17. Zuk zeuk egin, baina, funtsean, egin beste batzuekin batera ere bai.
18. Izan edupunk, suntsitu itzazu arau hauek, asmatu zeureak, eta, gero, suntsitu itzazu.

 

Iturria: https://web.archive.org/web/20120723033026/http://dialogica.com.ar/edupunk/edupunk-manifest/ 

Gehiago jakiteko: https://oshl.umh.es/2016/05/31/manifiesto-edupunk/  (Manifestu hau elkarlanean idatzi zen Buenos Airesko Unibertsitateko (UBA) Datuak Prozesatzeko Tailerreko Katedraren eta Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko (UNR) Integrazio eta Produkzio Mintegiaren arteko lehen topaketan, Alejandro Piscitelli eta Marcelo de La Torreren eskutik, hurrenez hurren. 18 postulatu dira eta, irudi sorta batekin batera, zuzeneko performance baten parte izan ziren. Haren hedadura eta edukia hainbat egunetan eta elkarreragin- eta adierazpen-modu desberdinetan garatutako eztabaida zabal baten emaitza izan zen. Estilo, hizkuntza, figura eta hitz errepikatuen aniztasunak eta horien izaera desantolatuak bat egiten du han presente zegoen sorkuntza kolektiboaren aldeko espiritu metodologikoarekin.)

------------------------

Edupunk-ok uko egiten diogu ikastetxeetarako multinazionalen "software pakete" hezitzaileak merkaturatzeari. Gure ustez, "zerorrek egizu" jarrera da benetan pedagogikoa: zuk izan behar duzu zure irakaslerik onena. Ikasi zeure kabuz, eta gero partekatu ikasitakoa komunitatearekin. (Jim Groom, 2015)


Utzi iruzkina: