Digitalean ere bertsolarien genealogia feministak ardazten

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-12-10 10:31

make@ni.eus 1670709309156

Egun gutxira berriz ere milaka lagun bilduko gara Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertze horrenbertzek etxetik segituko dute han gertatuko dena. Aurten, lehendabiziko aldiz, oholtza gainean hiru emakume. 

Berria egunkarian atera berri den bideo batean laburpen ederra ikus dezakegu:

Horren harira, hezitzaile gisa, bururatu zait ariketa xume bat egitea bistaratzeko nola digitalean, Euskal Herrian ekoizturikoei esker, ikasgelara proposamen aberatsak eramateko aukerak ditugun; i[ra]kasleen Konpetentzia Digitala garatzeko aukera ederrak ez ezik, GAFAM unibertsoa ukitu gabe jarduteko ere bai. Hau emaitza!

 

Ariketarako iturri gisa aukeratu ditut bertsolari eta webgune hauek:

Saioa Alkaiza bertsotan (bertsoa.) | biografia (Wikipedia) | aipuak (Wikiesanak)

Onintza Enbeita bertsotan (bertsoa.) | biografia (Wikipedia) | aipuak (Wikiesanak)

Maialen Lujanbio bertsotan (bertsoa.) | biografia (Wikipedia) | aipuak (Wikiesanak)

Oihane Perea bertsotan (bertsoa.) | biografia (Wikipedia) | aipuak (Wikiesanak)

 

I[ra]kasleek sortzeko moduko ariketa interaktibo praktikoak:

1-Nor da nor? (Memoria jolasa: irudia eta izenak lotu. Irudiak Commons.etik)

2- Nork esan du zer? Asmatu noren hitzak diren!

(Oinarri berarekin 4 emaitza ezberdin, 4 talde batera aritzeko edo 4 eredu behar izanez gero ...Aipuak Wikiesanak-etik)

Saioa Alkaiza

Oihane Perea

Maialen Lujanbio

Onintza Enbeita

3- Gurutzegrama (Datuak Wikipedia-tik)

4-Proiektuaren aurkezpena (Lumi Education bidez sorturiko aurkezpen interaktiboa)

 

Laburbilduz:

Edukiaren iturriak EUSKARAZ: Bertsoa.eus eta Wikimediako Wikipedia, Wikiesanak eta Commons.

Artefaktu digitalak sortzeko: LUMI education (mahai gaineko aplikazioa euskaraz, H5Pak oinarri) eta irudiak sortzeko POLOTNO  (ez du izenik ematea eskatzen).

 

"Berrikuntzan ez da soilik esparru pedagogikoa garrantzitsua, ezinbestekoa da harreman interaktiboak eta intersortzaileak balioestea ere bai; komunikazio-eredu horizontalean eta bi norabidekoan oinarritzen diren harremanak, non hezkuntza-komunitatea benetakoa den, guztiek guztiengandik ikasteko eremua, lankidetzan sortzaileen sormenari bide eginez". [1]

--------------

[1] Gil Quintana, J. (2022) Creadores Colaborativos: Generación CC Experiencias educomunicativas en educación primaria. Sinderesis Arg. 60. or. https://editorialsinderesis.com/producto/creadores-colaborativos-generacion-cc-experiencias-educomunicativas-en-educacion-primaria


Utzi iruzkina: