Digitalean ere euskaraz bizi nahi dugu!
Gaurko Berrian Itziar Nogerasek hauxe dio: "Euskaldunok euskara hautatu eta erabili ahal izateko teknologia ekarriko duen eraldaketa digital irekia nahi dugu". Baieztapen horri laguntzeko zenbat eta zenbat zeregin aurreikusten diren!
Hasteko, dagoeneko erabilgarri duguna ezagutu eta martxan jartzea.
Adibidez, Maite Goñik ekarpen interesgarriak egin zizkigun duela gutxi, 10 minututan podcastean
Argitaratu berri den Euskararen Ingurune Digitala 2021-2024-k proposatzen duenari jarraiki, burujabetza teknologikoa+euskal kultura eta komunikazioa+hezkidetzaren aldeko indar guztiak bildu eta batera landuz gero, hezkuntza formalean dauden zeharlerro nagusiak ukitzen arituko ginateke. Bidean, hezitzaileon jarrera proaktiboaz gain, Hezkuntza Sailaren posizionamendu eta elkarlan sendoa, ezinbestekoak!
Badugu zer landu ikas-irakaskuntza prozesuetan ikasleekin. Sobera pentsatu gabe:
- Euskaraz dauden eremu eta inguru digitalen aldeko apustu garbia.
- Euskaraz egon eta askeak diren software zein material digitalak lehenetsi.
- Konpetentzia digital hezkidetzailea zehaztu eta sustatu.
- Euskal kultura, era anitz eta inklusiboan ulertuta, ikasleentzat eskuragarri jarri.
- Ahozko eta ez ahozko komunikazio inklusibo, ez sexista sustatu online zein offline.
- Hezitzaileon (eta erakundeen) artean konplizitate sareetan jardun.
- ...
Zer gehiago gehituko zenuke zuk?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: