MARGOTZEN ON LINE - KOLOREAKKoloren lanketan jarraituz, programa honetan zenbait zehaztasun ikasi ahal izango dituzu. Adierazpen artistikoak gustoko badituzu hona hemen lanketarako aukera ederra. Animo! Jose Luis Etxezarreta Garin
LIBURUEN NAZIOARTEKO EGUNAGaurko egunez munduan zehar Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure ametsa eta nahia, egun hau egunero ospatzea da, izan ere, liburu bat zabaltzen duzun bakoitzean ospakizun bat hasten bait da.Ospakizun xume bat proposatzen dizugu: orriak gordetzeko hauek inprimatu, margotu, apaindu eta zurea bihurtzea.
HELMUGARA IRISTEA DA HELBURUAZenbaitetan gure helburuak lortzeko presa izaten dugu; horrek azkar ibiltzea bultzatzen gaitu helmuga bistaz galdu araziz.Hala eta guztiz ere, askotan helmugara ez da azkarrena iristen lehenengo, helburua iristea dela ahaztu ez duena baizik.Beraz, azkarrena ez bazara ere, helburua zein den ahazten ez baduzu eta ahaleginean etsi gabe jarraitzen baduzu, batere ez harritu lehenengo iristen bazara. Jose Luis Etxezarreta Garin MINUSCULE - Insect Race - More free videos are here
BIDEOAK EDITATZEKO: MOVIE MAKER PROGRAMAPrograma hau dagoeneko erabili duzu eta zaila ez dela ikusi duzu. Zure eskura duzun bertsio hau pentdriverako pentsatua dago; beraz, edozein ordenagailutan erabili dezakezu.Artxiboa deskargatu eta gero winrar edo antzeko programa batekin zabaldu beharko duzu. Eta instalatzeko artxibo exekutagarrian klik bikoitza egin (.exe).Nola erabili jakin nahi baduzu bideo tutoriala euskaraz duzu jarraian.Ea ba zer nolako lanak egiten dituzun! Jose Luis Etxezarreta Garin &...
BIZKAIKO MEATEGIAK: ZUGAZTIETA-LA ARBOLEDATrapagaran aldean zeudela burdin meatz handienak irakurri berria dugu. Baita ere, inguru honetan sortu zirela langile mugimendua eta alderdi sozialistak. Guzti horren eredutzak Zugaztieta-La Arboleda herria dugu. Eta bertan ikusi ditzakegu XIX. mendean langileak zituzten etxe bizitzak; eta horretarako egokia bertan zabaldu duten museoa da.Erreportai hauetan ezagutu dezakegu nolakoa den Zugaztieta, baina bertara joateak merezi du. Ea ba animatzen zareten! Jose Luis Etxezarreta Garin
LAN BALDINTZAK - TESTIGANTZAKUnitate honetan XIX. mende amaierako langileen lan baldintzak aztertzen dira. Garai hartako testigantzarik ezin dugu eskaini, baina bai duela 60 urtekoak. Arretaz entzun eta zer deritzozun. Jose Luis Etxezarreta Garin Lan-baldintzak: 10 ordu egunero astelehenetik larunbateraLaburpena: 14 urterekin lanean hasi zenean lana eta lana besterik ez zuten egiten. Egunean 10 ordu lan egiten zituzten astelehentik larunbatera eta igandetan ere sarri lan egiten zuten bikarioari baimena eskatuta (bekatua z...
LAN SEKTOREAK: LOS TRABAJOS Ariketa hauek, gazteleraz badaude ere, lagungarriak izango ditugu lan sektoreak lantzerakoan.Ea ba norainokoak diren zure ezagupenak. Jose Luis Etxezarreta Garin
MARRAZTEN ETA MARGOTZEN ON LINE:Agian gustoko izango zenuke ongi marrazten eta margotzen jakitea. Hona hemen dohanikako on line ikastaroa Anaya argitaletxearen eskutik. Gozatu eta sormena landu! Jose Luis Etxezarreta Garin
LENGUA CASTELLANA: EL REPORTAJELenguan erreportaia lantzen ari gara eta horri buruzko informazioa zabaltzeko lagungarria izan dezakezu jarraian duzun irudia, bertan jasotzen bait dira erreportaiko atalak. Jose Luis Etxezarreta Garin Egilea: Lycde Carreño (Cúcuta, Colombia)
HITZ GOXOAK EZ DUTE KOSTORIK BAINA BALIO HANDIA DUTE.