LAN BALDINTZAK: TXANELA 6-4. UNITATEA
LAN BALDINTZAK - TESTIGANTZAK
Unitate honetan XIX. mende amaierako langileen lan baldintzak aztertzen dira. Garai hartako testigantzarik ezin dugu eskaini, baina bai duela 60 urtekoak.
Arretaz entzun eta zer deritzozun.
Jose Luis Etxezarreta Garin
Lan-baldintzak: 10 ordu egunero astelehenetik larunbatera
Laburpena: 14 urterekin lanean hasi zenean lana eta lana besterik ez zuten egiten. Egunean 10 ordu lan egiten zituzten astelehentik larunbatera eta igandetan ere sarri lan egiten zuten bikarioari baimena eskatuta (bekatua zen jai egunetan lan egitea). Larunbatetan lehenago irteten hasi zirenean alde handi nabaritu zuten eta jai egiten hasi zirenean izugarrizko aldea zen beraientzat. Gainera, egiten zuten lana astuna zen oso.
Lan-baldintzak; hasieran, eguneko pezeta bat
Laburpena: Lehenengo soldata: eguneko pezeta. Aprendiz moduan ibili zen, baina altzariak hasi eta amaitu egiten zituen. Oporrak: urtean astebete. Astean 48 ordu sartzen zituzten.
Iruzkinak
Saioa 2012-04-19 11:44 #1
<strong>Kaixo:<br />Oso interesgarria iruditu zait MILA ESKER!!!<br /></strong>
Uxue Etxeberria 2012-04-20 22:34 #2
Ezin da esan dutena gure gizartearekin konparatu!!!
Eskerrik asko!
Utzi iruzkina: