Etxeko postontzian honako foiletoa jaso dugu. Arretaz irakurritakoan, guztira ordaindu beharreko kopurua falta dela jabetu gara eta, 3 erosiz gero bataz beste bakoitzaren salneurria ere hutsik dago. Horregatik, zure laguntza behar dugu. Bi galdera erantzun behar dituzu; erantzundakoan, konprobatu zuzenak diren edo ez dauden aukeren gainean sakatuz: 1.- Zenbat kostatuko dira 3 aleak guztira? a.- 1,76 € b.- 1,66 € c.- 2,64 € 2.- Hiru ale erosiz gero, zein salneurri izango du ale bako...
Ariketa ongi burutu duzu. ZORIONAK !
Ziur al zaude eragiketa guztiak zuzen egin dutuzula? BERRIRO EGITEA KOMENI ZAIZU.
Etxeko postontzian honako foiletoa jaso dugu. Arretaz irakurritakoan, 2. salneurria falta dela jabetu gara, hau da %70eko beherapena egin eta gero lortzen dena. Horregatik, zure laguntza behar dugu. Bi galdera erantzun behar dituzu; erantzundakoan, konprobatu zuzenak diren edo ez dauden aukeren gainean sakatuz: 1.- Zenbat kostatuko da bigarren alea? a.- 1,26 € b.- 1,36 € c.- 2,46 € 2.- Bi ale erosiz gero, zein salneurri izango du ale bakoitzak bataz bestekoz? ...
Dagoeneko argazkiak argitara eman ditzakegu. Lehenengoan, Gasteizko Europa jauregiko areto nagusian eskaini genuen praktika honen inguruko hitzaldia: Triangelua naiz eta zer?. Bertan, Miren, Edurne eta ni gaude, Lekeitioko ikastolakoekn batera. Bigarrenean, tailerreko aurkezpenean gaude: Môebius eta maitasunaren detektore geometrikoa. Aukera hau eman digun Ikastolen Elkarteari eta Belen eta Xantiri, mila esker. Ikastolen Elkarteko argazkiak Xabier Diazen (Btek)argazkiak
2014ko martxoaren 17tik 24ra, Lazkaoko Kultur etxeko erakusketa aretoan Ampo kooperatiba elkartearen erakusketa izango da ikusgai arratsaldeko 17:00tatik 19:00tara. Ordutegi honetan bisita gidatuak egingo dira Ampoko arduradunen eskutik. Erakusketa honetan balbula baten prozesu osoa jarraitu ahal izango dugu: diseinua, modelatzea, aleazioak, kalitatea kontrolak... Guzti honetarako panelez gain, hainbat muestra izango dira: mineralak, balbulak despiezatutam multimediak..
Txanelako 4. unitateari dagozkion gehigarriak aurrez ditugu argitaratuak. Ikusi eta landu nahi badituzu: TXANELA 6-4. UNITATEA - "LANA EGINEZ GOAZ AURRERA"
Martxoak 12 eta 13an Ikastolen Elkarteko Jardunaldi Pedagogikoetan izango gaituzu. Bertan praktika onen berri emango dugu (Triangelua naiz eta zer?) eta Tailer bat zuzenduko dugu (Möebius eta maitasun detektorea). Bestalde, Lemniskatakoek jardunaldietan Emakume berritzaileak zientzian erakusketa jarriko dugu. XXI. Jardunaldi Pedagogikoak Publish at Calameo or read more publications.
Hona hemen nerbio sistema modu errezean azalduta. Ulermenerako tresna dotorea!
Jarraian duzun bideoa zirkulazio prozesua ulertzerakoan lagungarria izango duzu. Ikusi, ikusi!