Hainbatetan, arazo txikiei aurre egin beharrean "arduradunaren" esku utzi nahi izaten dugu. Ondorioak? Ikusi bideoa.
208. Ikastola aldizkaria: XXI. Jardunaldi Pedagogikoak Ikastola Aldizkariko 208. alean XXI. Jardunaldi Pedagogikoetako informazioa jasotzen da. Irakurri nahi izanez gero, klikatu honen gainean duzun irudian. Aldizkariak duen edizio digitalean informazio zabalagoa eta argazki ugari ikusi ditzakezu. Sakatu irudiaren gainean (argazkien gainean jarriz gero, pasatzen joango dira).
Sortzen diren hainbat arazoen aurrean garrantzitsuena ahazten zaigu: konponketa. Kaskagor jartzen garenean, helburua nagusiena ahaztu eta arrazoi izaten saiatzen gara. Ikusi bideoa:
Nahiz eta lehenengo begiradan ustez garbi ikusi, aurreiritziak pixu handia izaten dute; beraz, garbi ikusitakoaz ere, iritziak eman aurretik, hausnartu. Ikusi ereduak:
Elkarrekin eraginez banaka baino gauza handiagoak lor ditzakegu. Eta hori egiteko denon beharra dago, ez du axola zein den "hobea", edo handiagoa, edo... Taldeko bakoitzak dugu zeregin handia.
Hona hemen Estatu Batuetako epaile batek hartu duen erabaki baten berri. "Abusoia naiz eta haur ezinduei bullyinga egiten diet" dio eskuetan daraman kartelak. Entzun albistea eta hausnartu.
Gure egunerokoan erabiltzen dugun matematika lantzeko ariketak. LH6. ARIKETAK PAGOTXAK MATEMATIKA: A ZER NOLAKO PAGOTXA MATEMATIKA, A ZER NOLAKO PAGOTXA 2 MATEMATIKA: A ZER NOLAKO PAGOTXA 3 MATEMATIKA: A ZER NOLAKO PAGOTXA 4 MATEMATIKA: A ZER NOLAKO PAGOTXA 5 MATEMATIKA: PAGOTXAK EROSTERA GOAZ MATEMATIKA: PAGOTXAK EROSI ETA ETXERA BUELTAN &n...
Saloutik itzulitakoan kontuak atera ditugu: autoa kostatu zaiguna, hotela (4 pertsonena), Port Aventurara irteera (express txartela erosita), itsasontzian Cambrilsera joan etorria, erosketak... Garesti atera ote zaigu? Zer deritzozu? Zenbat diru gastatu ote dugu? Egokiena gastu guztiak batu eta ondorioztatzea dugu. Dena den, pagotxen bila hasi beharrean ote gauden... 1.- Zenbat gastatu dugu opor hauetan? a.- 678,54 € b.- 883,54 € c.- 1293,54 €
Oporrak datoz eta familiarekin egoteko denbora gehiago dugu; agian, aiton-amonak ikusiko dituzu eta, agian, hauetako bat gaixo dago, "memoria" oso txarra du.
Eguraldi ederra duzuenez itsasontziz Cambrilseko portua ezagutzeko txangoa egin duzue. Asteazkenean azoka dagoenez, lagunei oparitzeko 2 eskumuturreko eta lepoko bat erosi ditut, lehenengoak 2,75 €n eta bigarrenak 3,15 €. Itsasontzian pertsonako joan etorria 12 € kostatu zaigu. Taberna batera sartu eta 4 mosto eta oliba platertxo bat hartu dugu; mosto bakoitza 1 € eta oliba platertxoa 3,5 € ordaindu dugu.Beraz, 1.- Zenbat diru gastatu dugu Cambrilseko txangoan? a.- 58,40 € ...