MATEMATIKA: INFORMAZIOA NEURTZEKO UNITATEAK

2

INFORMAZIOA NEURTZEKO UNITATEAK

Informazioa neurtzeko unitateak egokitzen joan dira azken urte hauetan, geroz eta informazio bolumen handiagoa erabiltzen baita.
Honela, informatika hedatzen hasi zen garaiean (80. hamarkada)  byte (b) eta  kilobyte (kb) ziren gehien erabiltzen ziren neurriak. Gerora, Megabyte (Mb) eta Gigabyte (Gb) indartu dira eta, egun, Terabyte (Tb) ohikoa bihurtzen ari da.
Komeni da ere jakitea byte bat 8 bit-i dagokiola.
Adierazten ditugun beste unitateak erabiltzen hasiak dira, baina oraindik ez daude zabalduak.

Noiz erabiltzen da unitate bakoitza egunerokoan?
Egun byte ia ez da erabiltzen. Kb testu artxibo batetaz ari garenean nahikoa da. Argazki bat badugu, Mb erabiliko dugu. USB baten memoriaz arituz gero, Gb erabiliko dugu. Eta, 2,5" diska gogor batetaz ari garenean, Tb neurria izango da egokia.

Beste unitateak kopuru erraldoietarako erabiltzen dira. Adibidez, giza burmuinaren memoria 2,5 petabytekoa da; gizaki baten ADN sekuentzia osoak 4,75 exabyteko informazio bolumena biltzen du; 2011. urtean mundu osoan sortutako datu digital guztietaz ari bagara, 1,8 zettabyteko kopurua izango dugu.

Unitate aldaketak
Hona unitate aldaketak egiteko lagungarria izan dezakezun taula. Gutxi gora beherako kopuruetaz ari gara (1.000 zenbakia izan beharrean 1024 bait dira).

     Jose Luis Etxezarreta Garin


Gaizka Matias

Gaizka Matias 2012-03-28 13:51 #1

Yottabyte ere badago.Esaten dute, 1 terabyte-ko disko gogorra 100€ balio badu? zenbat balioko zuen yottabyte?

zettabyte eta gero yottabyte dijo.

Erantzuna:
Eskerrik asko, Gaizka zure laguntzagatik. Hauek dira oraingoz ezagunenak, baina informatikaren munduak duen abiadura ezagututa, auskalo hemendik urte batzuetara zein erabiliko diren.

Ander O

Ander O 2014-04-02 19:34 #2

<p>Oso interesgarria, eskerrik asko Jose Luis.</p>


Utzi iruzkina: