BADUGU LAGUN BAT; BERE IZENA LOTSA DA...

3

BADUGU LAGUN BAT, BERE IZENA LOTSA DA
Lotsa gutako askoren lagun bat da, ez laguntzen digulako, gure ondoan beti dagoelako. Zenbat gauza egitea galerazten digun gure bizian! Garan bezalakoak azaltzen, goxotasunez jokatzen edo ausardia izaten uzten ez digun sentimendua dugu.
Baina, ba al duzu lotsatzeko arrazoirik? Denean hobena ez baza ere, ez al zaude zure buruarekin gustora? Ez al duzu nahiko aitzeki zoriontsu izateko? Zeri ematen diozu balio handiagoa, duzunari ala falta duzunari?

Mikel Urdangarinek abesten du (bideo hau New York-en dago grabatua) Kirmen Uribek idatzitako poesia zoragarria. A zer nolako bikotea!
Hausnartu eta bide batez, gozatu!


   

        Jose Luis Etxezarreta Garin



               LAGUN BAT
    Bada gorroto dudan lagun bat.
    Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
    "ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
    "laprast eroriko zara lurrera".

    Bada gorroto dudan lagun bat.
    Futbolean jolastu nahi dudanean
    "ez,ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
    "ipurdi azpitik sartuko dizute gola".

    Bada gorroto dudan lagun bat.
    Gustuko neskarengana hurreratzean
    "ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
    "ez du zurekin nahiko berak".

    Bada gorroto dudan lagun bat.
    Anaia txikiari muxu eman nahi diodanean
    "ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
    "esnatu egingo da berehala".

    Bada gorroto dudan lagun bat.
    Lagun horren izena Lotsa da.
    "ez, ez, ez, inola ez" esaten diot gauero
    "bihar ez dizut kasurik egingo bada".

                     Kirmen Uribe
              Txori kantairak, poeta hegalariak

Irantzu Barrero Aizpuru

Irantzu Barrero Aizpuru 2011-06-21 14:35 #1

Epa Jose Luis:Oso polita da bideoa, eta Kirmen Uribe-ren biografia irakurri dut, oso interesgarria benetan!! Mila Esker!!! Agur

Saioa

Saioa 2011-06-21 14:56 #2

Kaixo Jose Luis!!!
Oso poema polita da MILA ESKER!!!AGUR

Iñigo Aranburu

Iñigo Aranburu 2011-06-28 09:18 #3

Zoragarria Jose Luis, Oso poema polita da asko gustatu zait.!!<br /><br />Eskerrikasko<br />


Utzi iruzkina: