JOSE MARIA IPARRAGIRRE ETA URRETXU

2

JOSE MARIA IPARRAGIRRE ETA URRETXU

Txanelako 6. mailako lehenengo unitatea amaitzeko, Urretxura irteera egin dugu bertako Mineral eta Fosil Museoa ikusteko. Bide batez, herria ezagutu eta bertan jaiotako pertsonai ospetsua ezagutu dugu: Jose Maria Iparragirre.
Bere bizia abentura oso bat izan bazen ere, ospetsua bere abestiek egin zuten: Gernikako Arbola, Agur Euskal Herria, Gitarra Zahartxo bat eta beste hainbat eta hainbat ahoz aho gure egunetara iritsi direnak.
Beste zenbait pertsonaiekin egin dugun moduan, Iparragirreri buruzko fitxa beteko dugu, ohiko datuak jasoz.
Informazioa segidako helbideetan topatuko duzu. Dena den, gehiago sakondu ahal izateko lau bideo dituzu txertatuta, euskaraz lauak:Urretxu eta Jose Maria Iparragirre eta lehenago aipatutako hiru abestiak.
Ea ba nola moldatzen zaran.

     
 wikipedia      Harluxet    Auñamendi

   

     Jose Luis Etxezarreta Garin












Saioa

Saioa 2011-11-08 20:03 #1

<p><strong>Kaixo:</strong></p>

<p><strong>Asko gustatu zait, ESKERRIKA ASKO!!!!!!!!!</strong></p>

Irantzu Barrero Aizpuru

Irantzu Barrero Aizpuru 2011-11-09 08:58 #2

Kaixoo:

Pila bat gustatu zait!! MILA ESKER!


Utzi iruzkina: