JENDAURREAN HITZ EGITEKO AHOLKUAK: TXANELA 6-2. UNITATEA

2

JENDAURREAN HITZ EGITEKO AHOLKUAK

Unitate honetako proiektuak jendaurrean aurkeztu behar duzu Europari herrialde bati buruz egin duzun lana. Hona jarraian zenbait aholku (idatziz eta bideoz, azken hauek gazteleraz). Bideoak ez dira egokienak gure ziklorako. Agian, DBHn erabili daitezke.

Jendaurrean hitz egiteko beldurra

Arrazoi desberdinak direla medio jendaurrean hitz egiteak gehiengoari beldurra ematen dio:

• Kritikei beldurra.
• Frakasoari beldurra.
• Arretaren erdigunea sentitzearen antsietatea.
• Ezjakintasuna azaltzearen beldurra.
• Entzuleen ustezko erreakzio ezkorrei beldurra.
• Izen ona galtzeari beldurra.
• Eta abar.

Kasu gehienetan beldur hauek ez dute inongo arrazoi logikorik, hau da, irrazionalak dira.

Hala eta guztiz, aurkezpena egin aurreko uneetan beldurra izatea gizakiak berezkoa du. Beraz, ez dugu gure buruarekin kritikoegiak izan beharrik; bere buruaz ziurrenik daudenek ere honelakotan beldurra sentitzen bait dute.

Beldur hauek gainditzeko modurik egokienetakoa prestaketa on bat egitea da. Hau da, aurkezpena landu eta aurrez ongi prestatu behar da.

Beldurrak gainditzeko: lasaiketa

Beldur hauek gainditzeko ere lagungarria izango dugu lasaiketa egoki bat egitea, bide batez gure burua aurkezpen egoki bat egiten aurrikusiz. Horretarako zenbait teknika jakiteaz gain, musika egokiak entzun ditzakegu (ikus Erlaxaziorako musika).

Ahotsa menderatzeko aholkuak
• Ahots doinu monotono edo baxuak saihestu.
• Jendaurrean hitz egiteko aukerarik ez galdu, praktika behar bait da.
• Ahotasen doinua modelatzen ikasi, baxuago edo altuagoa borondatez egiteko.
• Gai garrantzitsuenak ahotsaz markatu.
• Zalantzarik gabe hitz egin, segurtasunez.
• Ahotz ozenez hitz egiteko ahalegina egin.
• Abiadura gehiegirik gabe hitz egin.
• Egoki ahoskatu.
Arreta nola lortu
• Azaldu zaitez oertsona atsegina eta jatorra.
• Haseratik jendea agurtu eta arreta eskertu.
• Ahots tonuari eta gorputz hizkuntzari dagokionez irudi atesegina erakutsi.
• Jendea begiratu.
• Umorea neurrian erabiltzea egokia da.
• Entzuleei parte hartzeko aukera ematea ere egokia izan daiteke.
• Jendeauren erreakzioak bistaz ez galdu eta egokitu.
• Arreta berreskuratzeko doinua aldatu edo enfatizatu. Bitxikeriren bat azaltzea ere egokia izan daiteke.

Gorputz hizkuntza

Normalean hizkuntzaz ari garenean ahozkoa eta idatzia ditugu kontuan. Baina, ez al du gure gorputzak bere keinuekin hitz egiten?.
Jarraian duzun bideoak argituko ditu gure zalantzak.

Zenbait diskurtso historian zehar

Historian zehar zenbait pertsonaiek jendaurrean hitz egitea menderatu dute. Hona hemen horietako zenbait eredu, nahiz eta zenbait pertsonai horietakoek bere trebetasuna kalterako erabili (Hitlerren kasua da nabarmenetakoa)

Saioa

Saioa 2012-01-17 11:24 #1

Kaixo:
Asko gustatu zait, zuk esan ziguzun bideoa ere ikusi dut eta asko baita ere.
MILA ESKER!!!!!!!

Andrea Ibarlaburu

Andrea Ibarlaburu 2012-01-17 19:33 #2

Kaixo Jose Luis!!:

Bideo eta testu txiki hauekin asko ikasten duzu jendaurrean hitz egiteko. Asko gustatu zait eta agur!!!!!

Utzi iruzkina: