EUSKAL HERRIA EZAGUTUZ, IBILALDIAK: HONDARRIBIA ETA ARRANTZA
EUSKAL HERRIA EZAGUTUZ, IBILALDIAK: HONDARRIBIA ETA ITSASOA
v\:* {behavior:url(#default#VML);}
o\:* {behavior:url(#default#VML);}
b\:* {behavior:url(#default#VML);}
.shape {behavior:url(#default#VML);}
v\:* {behavior:url(#default#VML);} o\:* {behavior:url(#default#VML);} b\:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {behavior:url(#default#VML);}
Lan sektoreak aztertzerakoan, barnealdean bizi garenontzat, arrantza eta itsasoaren mundua izaten da arrotzena.
Hori dela eta, bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Hondarribiara egingo dugu ibilaldia.
Egin aurretik, ondo antolatzea beharrezkoa deritzogu. Hau da gure proposamena (erantzun ahal izateko, artikuluaren amaieran koaderno digitalaren artxiboa aurkituko duzu):
1.-Has gaitezen bada Hondarribia non dagoen kokatuz. Dagoeneko jeitsita izango duzun Google Earth erabiliko dugu. Ea ba, ikus dezagun Hondarribia. Kokatu bere koordenatu geografikoak.
2.-Egingo dugun bidaiaren jarraibideak lortu ditzagun. Bidaiak 4 atal ditu; hiru, autobusez egingo ditugu eta, beste bat oinez. Gure kasuan honakoak dira: a)Lazkao (bilatzeko helbidea: Lazkao)-Hondarribiako Lonja (autobusez)-(bilatzeko helbidea: Paseo Ramón de Iribarren, 29 Hondarribia); b)Hondarribiako Lonja (bilatzeko helbidea: Paseo Ramón de Iribarren, 29 Hondarribia)-Enbarkaderoa (oinez) - (bilatzeko helbidea: Foru Kalea, S/N, 20280 Hondarribia (Euskadiko Kirol Portua); d)Enbarkaderoa-Guadalupe (autobusez) - (bilatzeko helbidea: Gornutz Montaña Auzoa, 26, 20280 Hondarribia); e)Guadalupe-(bilatzeko helbidea: Gornutz Montaña Auzoa, 26, 20280 Hondarribia) - Lazkao.
Google Maps
3.-Kokatu Google Maps bidez topatutakoa honako Hondarribiko planoan, agian lagungarria izango duzue eta.
4.-Aurkitu honako informazioa (lagungarria izan daiteke entziklopedia bat kontsultatzea, adibidez, blogean bertan, esteketan Euskara, Hiztegiak, Hiztegiak.net, Entziklopediak)
a)Zein da Hondarribian itsasoratzen den ibaia?
b)Non jaiotzen da ibai hau?
b)Zer muga sortzen du ibai honek?
5.-Gure lehenengo geldialdia Hondarribiako Lonjan egingo dugu. Irakurri jarraian duzun informazioa eta prestatu zaitez ikusiko duzuna ulertzeko. Instalazioetan 10 gune bereizi ditzakegu; talde bakoitzak baten aurkezpena prestatuko du.
Hondarribiko San Pedroko Itsasgizonen kofradia - Lonja
a)Zenbat arrantzarako itsasontzi daude egun Hondarribian? Eta, garai batean?
b)Zein motatako arraina da 2007an gehien arrantzatu zena? Zenbat tona harrapatu ziren?
d)Azken urte hauetan, gutxiago harrapatu bada ere, garrantzitsuena hegaluzea izan da. Zenbat tona harrapatu ziren 2007an?
e)Hegaluze kg bakoitza 2,15 €-tan saldu bazen, zenbat diru bildu zen 2007an?
f)Berdel kg bakoitza 0,45 €-tan saldu bazen, zerekin jaso zuten diru gehiago, hegaluzearekin ala berdelarekin?
g)2007an gehien arrantzatu ziren 10 espezien kopuruak kontutan hartuz, egin ezazu OpenCalc delakoan zutabedun grafikoa. (oraindik deskargatu gabe baduzu:OpenOffice 3.2.0. euskaraz).
6.-Kantauriko euskal ontziek hegaluze zein hegamotzak, kainaberaz banan banan harrapatzen dituzte. Leku guztietan, ordea, ez da arrantza mota berdina erabiltzen eta, zenbaitekin arriskuan jartzen da espeziearen jarraipena.
The next video is in english. Listen carefully.
a)Does this fishing system respect the species preservation?
b)Which of the two systems is the most expensive?
d)Been the traditional system, the most expensive, does it worth to use it?
7.-Euskal ontziek erabiltzen duten metodo tradizionala askoz hobea bada ere naturarako, benetan lan gogorra bihurtzen da gure arrantzaleentzat, izan ere kainaberaz 200 kg bitarteko hegamotzak harrapatu behar bait dira. Ikerketa eta garapenerako (I+G) Azti izeneko euskal laborategiak lan hau errazago egiteko kainabera berriak asmatu ditu. Ikusi arretaz nolakoa den.
IKERKETA ARRANTZAN
8.-Ibilaldia gauzatzen dugunean, Hondarribian "turistak" izango gara. Zer aurriritzi ote dute atzerritar turistek Hondarribira datozenean? Ikus dezagun jarraieko bideoan zer adierazten zaien Hondarribiaz.
Iruzkinak
Irantzu Barrero Aizpuru 2011-06-04 21:15 #1
Apa Jose Luis:

Oso polita da dena, oso lan gogorra egin duzue Edurnek eta zuk, eta txalo-bero bat merezi dezue. Eskerrik asko hau dana jartzeagatik, oso informazio interesgarria dago, eta asko gustatu zait.

Agur!!!!!!!Eskerrik asko denagatik!!!!!!!!

Aratz Garmendia 2011-06-06 15:21 #2

Aupa Jose Luis!!!

Eskerrik asko guretzako egin duzun lanarengatik.Espero dut oso ondo pasatuko dugula Hondarribian.

Uxue Etxeberria 2011-06-10 17:33 #3
Kaixo Jose Luis:
Oso bidaia polita izan da!!!!!!!!!!
Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina tira, ez da gutxi !!
Eskerrik asko!!!!!!!!!!!!!
Garazi Garmendia 2011-06-10 17:37 #4
Apa Jose Luis!!!!!!!!!!!
Eskerrik asko jarri diguzun bidaiarengatik!!!!!
Oso ondo pasa dugu Hondarrabian.
Eskerrik asko Jose Luis!!!!
Irantzu Barrero Aizpuru 2011-06-10 21:26 #5
Apa Jose Luis!

Asko gustatu zait bidai hau. Gehiena, itsasontzian paseoa gustatu zait. Eta goran nengoenean, Tortilla Loca-n bezalaxe sentitu naiz, errepikatzeko gogoarekin gelditu naiz, gainera, Jose Luis, nere amak esan dit Udan Zumaiara joan behar garela, barkuan Mutrikotik, Zumaiara joateko!

Agur!!Eskerrik asko hain bidaia polita antolatzeagatik!!!

Iñigo Aranburu 2011-06-11 08:01 #6
Kaixo Jose Luis:

Oso ibilaldi polita izan zen eskerrikasko denagatik!!!

Neri gehiena, barkuan ibili ginenean gustatu zitzaidan

ZE ONDO PASA GENUEN DENOK!!!

*MARI SOL SOL SOL...*

Guadalupe 2011-06-11 13:30 #7

Nire herria ezagutzeko bidai polita antolatu duzue. Lastima harresiak eta alde zaharra ez ditzuela aipatzen.
Agur
Erantzuna:
Dena ikusteko denborarik ez dago egun batean, izan ere zuen herriak gauza askotxo ditu eta, zein baino zein hobeak.Badugu aitzakia berriro bueltatzeko.
Jose Luis
Iñaki 2011-06-11 13:34 #8

Kaixo

Ez naiz zurm ikastolakoa, baina bidaia polita izango da.

Jarri gehiago eta eskarrikasko.

Itsaso Burguete 2011-06-11 13:36 #9

Apa Jose Luis:

Asko gustatu zait bidaia eta hurrengo batean horrelako beste eskursio bat egitea espero dut.Lan handia egin duzue.

Eskerrik asko hain bidaia polita egiteagatk!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!Agur,ondo pasa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Itsaso Burguete 2011-06-11 13:39 #10

Apa Jose Luis:

Asko gustatu zait bidaia eta hurrengo batean horrelako beste eskursio bat egitea espero dut.Lan handia egin duzue.

Eskerrik asko hain bidaia polita egiteagatk!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!Agur,ondo pasa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ane 2011-06-11 18:13 #11
Kaixo Jose Luis:
Bidaia asko gustatu zait,espero det urrengoan horrelako bidaia bat egitea. Niri gehien itsasontzian ibiltzea gustatu zitzaidan.
Agur Jose Luis !!!!!!!!!
Andrea Ibarlaburu 2011-06-12 11:49 #12

Apa Jose Luis:

Asko gustatu zitzaidan bidaia, oso interesgarria ere bai; eguraldiak ez zuen asko lagundu baina parrez egon ginen denbora guztian; bueno eskerrik asko bidai hau egin izateagatik. Agur!!!!!!

Nora Arrasate 2011-06-13 08:29 #13

Epa Jose Luis!!

Oso polita izan zen bidaia eta asko gustatu zitzaidan, batez ere, oso interesgarria zelako. Gehien gustatu zitzaidana itsasontzian ibiltzea izan zen olatuak eta guzti!!!!!

Agur!!!

Oihane Oiarbide 2011-06-13 14:34 #14

Kaixo Jose Luis:

Hondarribian oso ondo pasa nuen!

Gehiena barkuan ibiltzea gustatu zitzaidan.Eguraldia txarra egin zuen, baina, hala ere oso ondo pasatu nuen.Eskerrik asko bioi bidaia hau jartzeagatik!

Agurrrrr!!

Heldai 2011-06-13 16:47 #15

Kaixo Jose Luis, bidaia zoragarria izan da, eta lonja asko gustatu zait. Gehien gustatu zitzaidana barkuan egin genuen ibilaldia izan zen. Zuk eta Edurnek egindako lana merezi zuen, eguraldi txarra egin arren. Eskerrik asko bidai hau antolatzeagatik.

Ihintza Zubiarrain Lasa 2011-06-13 21:39 #16

Kaixo Jose Luis, asko gustatu zait txangoa ,eta horretaz aparte oso interesgarria iruditu zait Hondarribia eta arrantza nola egiten den ikustea.

Gehien gustatu zaidana itsasontzian ibiltzea izan da,batez ere itsasontziaren goikaldean olatuekin batera.

AGUR

Saioa 2011-06-14 20:47 #17
Kaixo Jose Luis!!!!
Barkatu beranduago bidali izana, sentitzen dut.
Oso lan polita egin zenuten bai zuk eta bai Edurnek.
Mila esker merezi zuen eskursio hori egitea
AGUR!!!
Alicia Suarez 2011-06-15 21:33 #18

Kaixo Jose Luis:

Bidai hau oso polita eta interesgarria izan da. Lan asko eta denbora asko pasa duzue hau egiten .

Eskerrikasko bidai hau egiteagatik!!!agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Utzi iruzkina: