ADIO LAGUNA - GOZATEGI - TXANELA 6-6. UNITATEA
ADIO LAGUNA - GOZATEGI - TXANELA 6-6. UNITATEA
Hona hemen liburuan proposatzen zaigun abestia. Oso ongi ulertzen ez denez, azpian hitza duzu idatzita. Txukun eta garbi entzun nahi baduzu, Spotify-ren aukera ere eskura duzu (loturatan duzu informazioa).
Ea ba, Gozategiz gozatzera!
Jose Luis Etxezarreta Garin
Adio laguna,
aski ezaguna,
nork bete behar du zuk utzi
diguzun hutsuna?
Inoiz ez naiz damu izango
laguna izana,
gogoan daukat irakatsi
izan zenidana.
Jatorrean jator,
ez zen beste inor,
garen artean sendo dirau
gurekin iraunkor
Bizi indarra daukat, gartsu,
zenaren gorantzan,
berriro elkar ikusiko
dugun esperantzan.
Iruzkinak
Iñigo Aranburu Garmendia 2012-06-11 08:06 #1
Abesti polita benetan, mila esker!!
Andrea Ibarlaburu 2012-06-11 15:09 #2
Kaixo Jose Luis!!!:
Asko gustatu zait abesti hau. Agur!!!!.
Aratz Garmendia 2012-06-11 15:23 #3
Oso abesti polita da eta asko gustatzen zait bere laguna asko estimatzen duelako.
Utzi iruzkina: