EUSKAL HERRIA EZAGUTUZ, IBILALDIAK: GERNIKA

1

GERNIKA, BAKEAREN HIRIA
Euskaldunon artean sinbolismoz beteriko toki bat badago, horixe Gernika da. Bere azoka eta paisai zoragarriengatik (Urdaibain daukagu) ezaguna bada ere, batipat honako hauengatik du gure artean ospea: 1.-Bizkaiko Foru-etxea bertan egoteaz gain, euskaldunon artean mitikoa bihurtu den haritza ere han dago; honenpean, erregeek Bizkaiko Foruak zin egiten zituzten. Egun ere, Lehendakariek bertan zintzen dute bere kargua. 2.-Espainiako Gerrate Zibilean hegazkin alemaniar eta frankozaleek hiri zibila zen Gernika bonbardatu zuten, gerrate batean lehenengo aldiz. 3.-Ekintza hori zela eta Gernikari omenez, Pablo Piccaso pintore genialak Gernika izeneko obra zorgarria margotu zuen, mundu guztian ezagutzera emanez. 4.-Euskaldunon artean himnoa izatetik gertu dagoen Iparragirren Gernikako Arbola abestia.

Ibilaldia egin aurretik honakoak proposatzen dizkizut:

a)Bonbardaketari buruzko bideoa ikustea.

b)Piccasoren Gernika pinturari buruzko bideoa ikustea(3D).

d)Google Maps bidez bidaia aurrez prestatzea. Google Earth erabiliz aurrez ere koka dezaekzu.

http://maps.google.es/maps?hl=eu&ie=UTF8

e)Gernikako Arbola abestia ikastea (bideoan duzu)

f)Ibilaldirako prestatu dudan foiletoa (pdf) eskuratzea.

Gernika ezagutuz (pdf)

g)Bizkaiko Batzar-etxeari buruzko informazio zabalagoa irakurtzea.

Batzar-etxeko informazioa (pdf)

Bidaia eginez gero, eskertuko nizuke zure komentarioak idaztea. Animatu zaitez!

2011-06-13 16:48 #1

Aupa!!!!!!!!!!

Oso gaizki iruditzen zait Gernikari egin zioten krudelkeria

Utzi iruzkina: