2012 URTEA OTE DA MUNDUAN ZEHAR?
GURE EGUTEGIA EZAGUTUZ
Artikulu hau argitaratua izan denean edonori zein urte den galdetuz gero, zalantzarik gabe 2012 urtea dela erantzungo dizu.
Baina, betidanik berdin zenbatu ote ditugu urteak? Are eta gehiago, munduan zehar leku guztietan ote da 2012. urtea?
Zure jakinmina asetzeko irakurtzen jarraitzea baina ez duzu. Ea ba!
Jose Luis Etxezarreta Garin
GURE EGUTEGIA
Gegoriar egutegia Europan sortu bazen ere, egun munduan zehar ofiziala bihurtu da. 1582. urtetik aurrera erabiltzen da Gregorio XIII Aitasantuak hala bultzatu zuelako Erromatar Inperiotik zetorren egutegi juliarra (Julio Zesarren garaikoa, k.a. 46) ordezkatuz.
ILARGI EGUTEGI MUSULMANA (informazioa wikipedian oinarrituta dago zenbait ataletan)
Egutegi honen sorrera Hegira hasi zen egunari dagokio, hau da, gure egutegian 622. urteko uztailaren 16a. Hegira (arabiarrez هِجْرَة hyira) Mahoma eta musulmanak La Mecatik Medinara egindako emigrazioa adierazten du.
2012 urtea 1433-1434 musulman urteari dagokio.
Hona hemen azken urte berri egunak:
- 1423 AH: 2002ko martxoaren 15a
- 1424 AH: 2003ko martxoaren 4a
- 1425 AH: 2004ko otsailaren 21a
- 1426 AH: 2005eko otsailaren 11a
- 1427 AH: 2006ko urtarrilaren 31a
- 1428 AH: 2007ko urtarrilaren 20a
- 1429 AH: 2008ko urtarrilaren 10a
- 1430 AH: 2008ko abenduaren 29a
- 1431 AH: 2009ko abenduaren 18a
- 1432 AH: 2010eko abenduaren 7a
- 1433 AH: 2011ko azaroaren 26a
- 1434 AH: 2012ko azaroaren 15a
Urte berri txinatarra, Udaberriko festa edo Ilargiaren araberako urte berria txinatar egutegiko egun garrantzitsuena da.
Ilargi-eguzki egutegian oinarrituta lehenengo ilargi hilabetearen lehenengo egunean hasten da eta hamabostean bukatzen da Farolen Jaialdiarekin. Egun hauetan milioika txinatar joaten dira bere jaioterrira familiarekin jaiak ospatzera. Gure Urtezaharraren baliokideari "Chuxi" deitzen diote. 2012ri txinatar egutegian 4710 urtea dagokio eta 2013ri 4711.
Noiz ospatu dira azken urteotan eta hurrengoetan?
Animalia | Adarra | Data | ||
---|---|---|---|---|
狗 Txakurra | 戌 Xū | 1994ko otsailak 6a | 2006ko urtarrilak 29a | 2018ko otsailak 16a |
豬 Txerria | 亥 Hai | 1995eko urtarrilak 114a | 2007ko otsailak 18a | 2019ko otsailak 5a |
鼠 Arratoia | 子 Zǐ | 1996ko otsailak 19a | 2008ko otsailak 7a | 2020ko urtarrilak 25a |
牛 Idia | 丑 Chǒu | 1997ko otsailak 7a | 2009ko urtarrilak 26a | |
虎 Tigrea | 寅 Yín | 1998ko urtarrilak 28a | 2010eko otsailak 14a | |
兔 Untxia | 卯 Mǎo | 1999ko otsailak 16a | 2011ko otsailak 3a | |
龍 Dragoia | 辰 Chén | 2000ko otsailak 5a | 2012ko urtarrilak 23a | |
蛇 Sugea | 巳 Sì | 2001eko urtarrilak 24a | 2013ko otsailak 10a | |
馬 Zaldia | 午 Wǔ | 2002ko otsailak 14a | 2014ko urtarrilak 31a | |
羊 Ardia | 未 Wèi | 2003ko otsailak 1a | 2015eko otsailak 19a | |
猴 Tximua | 申 Shēn | 2004ko urtarrilak 22a | 2016ko otsailak 8a | |
雞 Oilarra | 酉 Yǒu | 2005eko otsailak 9a | 2017ko urtarrilak 28a |
BESTE EGUTEGIAK
2012 beste egutegietan | |
Egutegi gregorianoa |
2012 MMXII |
Ab urbe condita | 2765 |
Armeniar egutegia |
4504 |
Hebrear egutegia |
5772–5773 |
Hindu egutegiak ~ Vikram Samvat ~ Shaka Samvat ~ Kali Yuga |
2067–2068 1934–1935 5113–5114 |
Persiar egutegia |
1390–1391 |
Egutegi musulmana |
1433–1434 |
Egutegi runikoa |
2262 |
Jarrian duzun loturatik Calendar converter delako programa jeitsi dezakezu. Honen bidez beste edozein egutegian egun bati dagokion baliokidea lortu dezakezu. Deskargatu eta gero winrar programa beharko duzu.
CALENDAR CONVERTER ZIP
Iruzkinak
Uxue Etxeberria 2012-04-24 20:28 #1
Kaixo Jose Luis:
Asko gustatu zait!!!!
Eskerrik asko!!!
Utzi iruzkina: