Luistxo Fernandezen hitzaldia

No profile photo hermes noraezean | 2007-01-26 13:48

Luistxo Fernandezen hitzaldia.

 

            Denok dakigunez, Internet mundua garapen tekniko aldetik, oso esparru dinamikoa, horregatik egunero aurrerapen edo aplikazio berri batean albisteak egoten dira. Baina gutxi batzuetan, aurrerapen berri hauek benetako proiekzio bat edukitzen dute.

 

            Tagzania aplikazioa, esaterako, mundu guztian sekulako arrakasta izan du, eta internet erabiltzaile guztion ahotan ibili da. Niri Tagzania gustatzen zait batez ere bere fundamentu teknikoa erraza bezain bikaina delako. Izan ere, Tagzania gaur egun Google maps aplikazioan agertzen diren mapetan oinarritzen da, eta erabiltzaileak berak aukeratutako mapan markak kokatzen ditu, informazio ezberdina adierazteko. Adibidez, hiri bateko mapa hartu dezakegu eta bertan seinalatu gure bisitaldian ikusitako lekuak. Informazio horretaz gain, datu gehiago adierazi ditzakegu, adibidez lekuaren deskribapena egiteko aukera ematen digute, bertan edukitako esperientzien komentarioa, bisita egindako data…

 

            Nire iritziz, Tagzania oso dibertigarria da. Niri gustatzen zait bisitatu ditudan hirien planoak aukeratzea eta  bertan ezagutzen ditudan lekuen kokapenak bilatzea. Aplikazio honen beste indargunea erabiltzaileen arteko informazio elkartrukatzean datza. Adibidez, leku batera txango bat egitea pentsatuta baldin baduzu, posible zaizu beste pertsona batzuk Tagzaniako mapetan lagatako komentarioak irakurtzea, euren esperientziak eta iritziak ezagutzeko. Horrela, bisitaldiaren planifikazioa askoz hobeto kudeatu dezakegu.

 

            Hitzaldi honetan Luistxo Fernandezek, Tagzaniako sortzaile bat, bere enpresak etorkizunerako dituen planak azaldu zizkugun. Gehien azpimarratutako ideia GPS aparatuen bitartez ibilbideak egiteko aukera ematea  izan zen. Horretaz gain, Microsoft eta Yahoo mapak erabiltzea pentsatuta dute, orain ematen duten zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

 

            Egia esaten badizuet, niri Tagzania sortu zuen enpresaren adibideak poztasunez betetzen nau. Kasu honetatik hurrengo konklusioa ateratzen dut: ideia ona bat izanda eta gogoz lan eginez izugarrizko emaitzak lortu daitezke. Sorte on Luistxo eta horrela segi!


Utzi iruzkina: