LINK-ak
Arratsalde on guztioi,
Tituluagatik antzeman dezakezuen bezala, gaurko artikulu honetan oso interesgarriak iruditzen zaizkidaten blog batzuk aholkatuko dizkizuet. Guztira, 5 blog ezberdin izango dira, eta hurrengo familietan, edo hobeto esanda, bi gairen inguru ardaztuta egongo dira: teknologia eta moda.
Ikusi dezakezuenez, hauek dira hain zuzen ere niri gehien atsegin zaizkidan gauzak. Beraz, nolabait nire nortasunari inguruan pistak ematen ari naiz. Bueno, ez naiz gehiago luzatuko eta besterik gabe pasatuko dizuet blogen zerrenda.
Teknologia
Nahiz eta web orrialde hau ingelesez egon, super mamitsua eta era bat beharrezkoa iruditzen zait teknologia berrietan interesatuta bazaude. Hemen, egunero teknologia munduan gertatzen diren berriak, lanzamenduak, ikerkuntzak….eskuragarri edukiko dituzu.
http://www.microsiervos.com/archivo/general/alvy.html
Blog hau Alvaro Ibáñez-en bloga da. Konkretuki, blog hau “microsiervos” webgune barruan kokatuta dagoen blog bat da. Zergatik aholkatzen dizuet? Pertsona hau aitzindaria izan zelako informatika munduan Estatu mailan, hau da, aditu baten blogaren aurrean gaude horrek dakartzan guztiarekin: informazio zehatza eskuragarri izatea, ikuspegi interesanteak. Alde txarra batzuetan idazten duena oso teknikoa dela.
Moda
http://www.maximamoda.com/blog/
Moda gustatzen bazaizu eta jendearekin azkeneko tendentziak komentatu nahi badituzu blog honetan sartu zaitez. Egilea aditua da eta orain dela gutxi arte modeloa izan da, beraz, berak ematen dituen datuak ikaragarri erabilgarriak dira.
http://iamfashion.blogspot.com/
I am fashion, horrela deitzen da blog hau. El Pelanas-ek esango zuen bezala: Se kaga la perra! Nahiz eta titulua oso harroputza izan, ez zaitezte ikaratu, modaren mundua horrelakoa baita jejeje. Sartu zaitezte, hura irakurtzen asko ikasten da eta.
Espero dut hemen aholkutako web guneak zure gustukoak ere izatea. Besterik gabe zuetaz despeditzen naiz.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-10-31 07:38 #1
Lan ona, Ruben! Hala ere, loturak ipintzen dituzunean, hobeto beste modu batean ipintzen badituzu, guk ikasitako moduan. Ondo segi.<br />
Utzi iruzkina: