badatorrela azeria!
Badatorrela azeria!
Ez zaitezte larritu tituluagatik, kasu honetan azeria ez dator gure oilotxoak jateko asmoarekin, baizik eta gure bizitza erraztera. Ala da lagunak, gaur kontatuko dizuedan ipuinean suzko azeri batek (hauxe da “firefox” hitzaren esanahia euskaraz) internet erreinuko biztanleak Internet Explorer munstro maltzurretik salbatzen ditu.
Tira, egia esango dizuet. Hasiera batean ez nuen nahi firefox nabigatzailea instalatzea, demaseko roiloa iruditzen baitzitzaidan. Baina bueno, kuriositateagatik programa “guztiz ahaldun” hura instalatzen ahalegindu nintzen. Lehenengo momentutik gauzak ondo joan ziren, instalazio prozesua oso erraza izateaz gain, di-da batean egiten da. Sorpresa atseginak ez ziren hemen amaitu, programa instalatu bezain pronto hasi nintzen hura erabiltzen eta kontxo… gure “suzko azeria” oso azkar mugitzen da.
Begiratu, ni ez naiz internet inguruko aditu bat, ezta inolaz ere ez, horregatik “etxeko” erabiltzaile baten ikuspuntutik hitz egingo dizuet. Onartu behar dut ez nuela espero IE eta firefox arteko horrenbesteko aldea nabaritzea, baina bai, ikaragarri igarri dut. Hasteko, programaren akzio botoiak oso intuitiboak iruditu zaizkit, programa erabiltzen hasi naizenean bazirudien betidanik erabili izan dudala. Honetaz aparte, programa-erabiltzaile arteko interface-aren diseinua oso erakargarria iruditu zait eta enteratu naizenean programaren “look”-a aldatzeko aplikazioak eskuragarri daudela interneten pilo bat poztu naiz.
Nabigatzaile honen abantailak ez dira bakarrik arlo estetikora mugatzen. Funtzionalidade aldetik nik bi tresna azpimarratuko nituzke, batez ere nire ikuspuntutik erabilgarritasun gehiago dituztenak direlako:
- “pestainen” bitartez egindako kudeaketa: bisitatzen dituzun webguneen historiala agertzen zaizu goiko aldean, gainera oso modu ordenatuan. Horrela, atzera joan nahi izanez gero, klik bat baino ez duzu egin behar.
- “pop up” blokeatzailea: pop up leihoak interneteko minbizia dira, kontrol barik biderkatzen dira eta lasai nabigatzea ezinezkoa bihurtzen da. Bueno, firefox programak berak bakarrik pop up leihoak kontrolatzen ditu.
Seguritatearen inguruan ez dizuet ezer esango, izan ere, ni ez nago oso jantzita gai horren inguruan. Bakarrik esango dizuet interneteko foruetan eta zenbait artikuluetan irakurri dudana: ziur asko, firefox momentu honetan dagoen nabigatzaile fidagarriena da. Beraz, programa hau milaka sarelarien oniritziarekin aurkezten zaigu.
Ez dut ezer gehiago esateko programa honen inguruan. Nire aholkua zera da, oraindik instalatu ez baduzue, ez itxoin gehiago eta animatu zaitezte. Merezi du!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: