NEGARRA
Parean dudana ezin ikusi,
begirada lausotua,
begi-ninietan amaraunak banitu bezala.
Atzamarrez airea urratu
ikustea oztopatzen didana baztertu nahiean.
Ez dago ezer.
Deus.
Hutsa.
Hauts partikulak ere ez ditut nabaritzen
nire eskuen kontra kolpatzean.
Horrelaxe sentitzen naiz,
horrela egoten naiz,
eztarriko korapiloak estutzen nauenean.
… malkoek errealitatea desitxuratzen didatenean
Honako hau, euskerako lan baterako idatzi nuen poema bat da, nahiko trsitea behar bada baina sentimenduz betea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: