Askatasuna
ASKATASUNA
Askatasunak beldur zezakeenik ez nuen sekula aditu. Denok amesten dugun askatasun haize horrek ito zezakenik ere ez nuen sekula aditu. Baina hala da, askatasunak osotasunaren aurrean loturarik ez izatea esan nahi du, eta askotan lotura ezak erreferentzia eza esan nahi du non zeure burua ere ez dakizun non jazarri. Askatasunak askotan bakardadea esan nahi du, non zeure buruarekin bakarhizketak izatera bultzatzen zaituen. Eta bakarhizketa horiek ere beldurtu zaitzakete, askotan ez baitakizu zeure buruari egindako galdera horien erantzunik ere, eta askea zarenez eta bakarrik zaudenez erreferentziarik gabe, galdera airean geratzen da, nork harrapatuko zain. Askotan galderatxo horiek kutxatxo batean sartzea izaten da onena, hurruna erantzunen bat aurkitu ezkero berriz aske uzteko beste bakarti baten buruan sar dedin.
Askatasunak beldur zaitzake, noski baietz, handiegia izan liteken izena baita. Gero eta beldur handiagoa ematen du askatu zaren hura handiagoa bada. Diot, barnean daramazun karga ala kanpotik ezarritako errepresio batez askatuz gero, nolako karga, nolako errepresioa, halako beldurra horietaz libratzeak.
Askotan gizakion berezko sumisio jarrerak behartzen gaitu askatasuna bizitzeko aukera galtzera, askok baitugu masokismo puntua barnean, non nahiago dugun errepresio eta kargak geurekin jasan, nahiz eta, orain askatasuna sentitzen hasi naizela ulertu puntu masoka hori, zeren, bai, askatasunak beldurtu zaitzake, hare gehigao, beldurtzen zaitu. Esan dezaket esperientzia puruz, beldurtzen duela askatasunak neurririk ez duelako, eta nahiz eta progresistaz izendatzen dudan neure burua mugak ezinbestekoak direla deritzot edonon, bestela, ni behintzat, galtzen bainaiz. Hau ere esperientzia puruz, barnean neraman karga eta neure buruak ezarritako errepresioak ez zidan aske izaten uzten, baina ez nuen aske izan nahi inola ere beldur bai nintzen. Bai beldur, bazirelako urteak negarrik egiten ez nuela, eta beldur nintzen askatzeaz, askatasunaren neurri ezak negar eginaraziko zidalakoan eta hainbeste urteren buruan gelditzen jakingo ez nuelakoan, ito arte.
Baina beldurrak gauza oso pertsonalak omen dira, hori ere entzuna dut, eta agian nik askatasunari diodan beldur hori beste askorentzat anektota hutsa izan daitekeen arren, ez dago beldurrei aurre egitea bezalakorik, hori baita benetako askatasuna.
Iruzkinak
Sugoi 2007-06-03 11:33 #1
Nire ustez pertsona orok dio beldurra askatasunari, askotan kontrakoa esan arren. Agian hobe litzateke askatasunarekin bizitzen ikastea, aske izaten ikastea, honi mugak jartzea baino, orduan bukatuko bailitzateke gure askatasuna.
Nik ere beldurra diot askatasunari, beldurra diot aske egingo nauen edozerri. Askea izatea oso zaila da. Zuk esan bezala, askea izatea, bakarrik egotea da, zoratuta egotea. Erabaki beharra dago, zer dugu nahiago?
afroditatxo 2007-06-13 23:23 #2
Arrazoi osoa duzu... nik ere beldur izan diot orain arte askatasunari... baina berekin bizitzen ikasteko erabakia hartu dut!!
Utzi iruzkina: