web 2.0 (by J.A) aRikEtA
NeTiKeTa
Web 2.0 azkenengo klasean, Netiketei buruzko klasea eman zigun Joxek. Labur-labur esanda, Netiketa, gizalege bat da, inor ez mintzeko helburuarekin sortua.
Beraz, horrelakorik gerta ez dadin, irakasleak emandako hainbat gomendio jarraitzea komenigarria da, komenigarria baino gehiago, ezinbestekoa esango nuke. Errespetua, denok merezi dugun begirunea delako, arraza, sexu etab.en gainetik beharrezkoa delako.
Horregatik, funtsezko balore batzuez gain...(hortik zehar dabiltzan gezurrak ez sinestea edo inor ez iraintzea) beste batzuk azpimarratuko ditut:
Lehendabizikoa, edozein zerrendan norbaiten izena idazterako orduan, hau ez egitea, norbait honen onurarik gabe.
Bestalde, posta elektroniko bat bidaltzeko orduan, artxiboren bat atxikituz gero, honen tamaina zaintzea beharrezkoa da. Hau oso handia baldin bada, ADSL edota Interterako konexio bizkorrik ez badu, denbora luze bat pasa dezakeelako atxitutako hori noiz deskargatuko zain.
Mezuei eransten diegun artxiboekin jarraituz, kontuan hartu beharreko beste datu bat: bidaltzen duzuna bidalita, erabili edonork ireki dezakeen formatua: RTF delakoa: Rich Text Format. Hau edozein ordenagailutan ireki daiteke, nahiz eta windows ez izan.
Dokumentuak idenfitifikatzea, oinarrizko zerbait bezala iruditzen zaidanez, hain ezaguna ez den gomendio bat: ez idatzi LETRA LARRIZ! Ziberespazioko lagunentzat, horrela idaztea, oihuka
aritzea delako.
Azkenik, mezuen zerrenda amaigabea garbitzeaz gain, taldeetako helbideak ezkutatzea ere komenigarria da.
Ez zait iruditzen asko eskatzea denik, gomendio hauek jarraitzea, beraz animatu, guztion hobebeharrerako izango da eta!
PD: ez dio ezer negritari buruz....
Iruzkinak
Utzi iruzkina: