web 2.0 (by J.A) aRiKeTa

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-10-21 10:57

Joxek, lehengo egunean Tim O´Reillyren (web 2.0 kontzeptuaren sortzailea) elkarrizketa bat irakurri eta honi buruzko artikulotxo bat idazteko eskatu zigun.
Berrian, 2006ko urtarrilaren 8an azaldutako elkarrizketa da, eta software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezagunenak, etorkizunari begira Internetek izan dezakeen garapenari buruzko iritzia ematen du.
Estitxu Ugartek elkarrizketatua izan da tipoa Gasteizen, berak arlo honi buruz eman beharreko hitzaldi bat baino 10 minutu lehenago.

web 2.0: Inportanteena da Internet bilakatu dela palikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria. Bestetik, web 2.0 kontzeptuak arrakasta lortzeko osagarriak biltzen dituela kontuan hartu behar dugu (Tim O´Reilly)

Gauza jakina da zibermundu hontan, jendea gero eta aurrerakuntza hobeak eskatzen ari dela, eta bitartean, enpresek eskaintza zabalagoa izaten dutela beraien produktuetan. Baina horrek ere alde ilun bat badauka: mota horietako programak, poltsiko gutxiren menpe daudela.
Baina aurrerakuntza hauen alderik positiboena agian, komunikazio mailan Interneteko txokoek dituzten ekimenak dira. Hainbat eta hainbat komunitate sortzen dira eta horrela komertzioak, komunikazioa etab.  berriak sortzeko aukera ere ematen du.
Honez gain nabarmena da, nahiz eta egunetik egunera Internet geroz eta aurreratuagoa den, gizakia ere eboluzionatzen ari da gai honetan. Bestalde, errealitatean bizi ditugun injustiziak mundu mailan, interneten txikituz dihoazela esan dezakegu; hirugarren munduan iada hasi dira telefono mugikorren erabilerakin eta berehala, Interneteko aplikazio berriak erabiltzen hasiko direla. (ea egia den)
Hau guztiaz gain, esan beharra dago Internetek, kultura eta herrialde txiki batzuk arriskuan jarri ditula, honek duen botere mugagabeagatik agian, baina kasu askotan, etnia berekoak elkartu eta "iraultza" honi aurre egitea lortu dute.


Utzi iruzkina: