Selektibitatea eta abar
Ordurako ez zegoen atzera bueltarik. Bi urte polit pasa zituen inguru hartan. Batzutan besteetan baino motelago pasatzen ziren egunak. Garai batez benetako zoriontasuna non zegoen ere bilatu zuela ematen zuen. Pozik zebilela zirudien. Inguruko jendea ere pozarren ibiltzen baitzen.
Etorkizunera begiratzeko betaurrekoak jantzita ibili zen bi urtetan zehar. Eta betaurreko horiekin egin zuen ondorengo urteetarako beharrezkoak izango zitzaizkion azterketak.
Une onak ziren eta paperetan ikus zitekeen, baita egun sargori horien irribarrean ere. Zoratzen geratu zen matematika, geografia eta baita hainbeste buruhauste eragin zion latineko notak ikustean.
Etorkizuna berea zen. Oporretan betaurrekoak erantsi, eta beste txanpa bati ekin zion.
Nork esan behar zion...zoriontasuna ez zela institutuko pareten artean geratu. Haratago zegoela, eta hori bilatzeko bideak ez duela zertan aldaz gorakoa izan behar....
Gaur urtebete pasatu da jada selektibitatearen mamua historiako apunteen artean ezkutatu zenetik.
Eskoriatzara bidean dago orain Malen; eta gaur, kurtsoa gainditzeko erabili duen bidesariak oporretara gonbidatu du!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: