Lleida...

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-07-19 15:41

Asteburuan LLeidara joan ginen eta oraindik ez dut ez kronikarik, ez bizipenik, ezta argazkiz osatutako bideorik ipini. Blog-a utzi xamar daukadala badakit, baina behar baten ondorio izan dela esan dezaket. Oporrak nahi ditut. Ordenagailua denboraldi batez itzali nahi dut (nahiz eta gero oso denbora gutxi aguantatu berriz piztu gabe)
Bloga beraz oporretara etorriko da nirekin batera. Hankazgora pasako ditugu hara eta hona oporrak. Zuek ere hala egingo duzuelakoan...
opor polit batzuk izan ditzazuela...
....a! eta zin dagizuet..bueltan pilak karga-karga eginda etorriko naiz!
muxu bat.


Utzi iruzkina: