..egun txar bat...

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-10-09 10:57

Gaur, urriak 8, egutegitik borratzeko egun hoietako bat izan da.
Nahiz eta garrantzitsua dan zeoze be gertau dan (kirol munduan) Bartzelonako Nou Campian.
Catalunya eta Euskadik, ofizialtasuna eta bakea eskatuz, lagunarteko partido bat jokau dabe, 56000 ikuslekin harmailetan.Ez da gutxi!
Bestalde, Ondarru ingurutik albiste txarrauak etorri jakuz; Julen Goikoetxea, 21 urteko gaztiak, bere burua bota dau bere etxeko balkoitik. Julen, txirrindulari profesionaletan sartzeko atarixan zeuan, Euskaltel-Euskadikin gañera. Bizkaiko txirrindulari munduko altxor bat jun zan atzo arratsaldeko 19:00tan.
Txirrindulari izatiaz gain MUko ikaslia zan eta ikasketen azken txanpan, karrera bukaerako proiektuakin zebilen.
Goian Bego Julen.
Honez gain, Urrakiko igoeran 24. ediziñuan, gaur eguerdixan Josu Ugarte pilotu bizkaitarra, errepidetik urten eta kolpe latz baten ondorioz bebai, bertan geratu da.
Goian Bego Josu.
Eta behingoz, albiste txarrekin bukatzeko, Rexu Apalluk ere utzi gaitxula esan biharra dakat. Hainbeste umen lagun eta pazientzia amaigabia zekan andriak, atzo agur esan zigun eta bixar izango da bere omenezko funerala. Gizurra dirudi dana egun berdiñian gertau izanak....
Hemendik aurrera, Rexuk errelebua ziurtauta daka, berak merezi dabelako, onenetan onena eskeintzeko prest jarraituko dozulakuan... laster arte.

  *Gaur, izar berri bat piztuko da Mutriku ta Bizkaiko zeruan*




            ....ta bihar ere hemen izango nauzu...


Utzi iruzkina: