dantzaldia
"...Mugimendu horrekin, gutun batek ihes egin zion, eta lurrera erori zitzaion. Beldurtu egin zen eta atoan jaso zuen; aldi berean, beldur horretaz lotsatu zen: Zer? Neskato dardarati bat izango zen beti? Ez zuen emakume izateko nahiko duintasun. Eta bi horiek elkarri musuka?
Oraindik ezpainak ez zituzten askatu musuaren korapilotik...Bertigo moduko batek hartu zuen, lehia eta gaiztakeria nahikari basati batek. Hortzak estuturik, gutun guztiak hartu, esku artean igurtzi, tarratatu eta guztiak batera Senara jaurti zituen. Une luze batez, bihotza zabaldurik, zubiaren arkuaren kontra hegan ari zela ikusi zuen. Haizeak uretara eraman zituen azkenik."
Irene Nemirovsky, DANTZALDIA.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: