Bakearen alde elkarrekin
Gaur arratsaldeko seietatik aurrera, Euskadi eta Catalunyaren arteko partidua jokatuko da Camp Noun, Bakearen alde.
Horrez gain, ofizialtasuna eskatzeko aldarrikatu dira Euskal jokalariak, horietako Tiko, Rekarte eta Aranburu agertu ziren atzo prentsaurrekoan.
Esan behar da Catalunyakoek ez dutela bat egiten ESAITen aldarrikapenarekin eta honen inguruan azkenaldian nahiko polemika sortu dela.
Beraz, seguruenik gaurko partiduan ez da ofizialtasuna eskatzen duen pankartarik egongo, eta guztiak Bakearen alde elkarrekin lelopean aterako dira berdegunera.
Ofizialtasunaren alde gogor borrokatu direnez euskaldunak, gaur Camp Nouko kanpokaldean, arratsaldeko bostetan honen alde dauden katalanekin bat egingo dute.
1-2
...ta bihar ere hemen izango nauzu...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: